Ezagutza eta teknologia transferentzian espezializatutako Zentro Teknologikoa, osasuna, elikadura eta garraio jasangarria arloetan.
Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 2. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 3. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 4. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 5. Etorki eta Lana kooperatibek Europa hegoaldeko zerrategirik eraginkorrena inauguratu dute
- 6. Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan
"Esneki Zentroan ehun ekoizle baino gehiagorekin ari gara lanean"
Malen Sarasua, Esneki zentroaren arduraduna eta ikertzaileak aipatzen duen bezala, “azken urteotan egin dugun lanaren emaitza da Esneki, izan ere hamar urte inguru daramatzagu gaztandegi artisauekin lanean eta oraintxe ikusi dugu aukera zentroa sortu eta bere bitartez, orain egiten genuena profesionalizatzeko”.

Azken urteetako ibilbide arrakastatsu horri esker, erronka berriei aurre egiteko garaia iritsi da eta Esneki Zentroa da horren adibiderik argiena.
HAZI Fundazioa eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean eratu da eta, aholkularitza tekniko aurreratua, formazio espezializatua, berrikuntza proiektuen garapena eta beste hainbat zerbitzu eskainiko ditu Leartikerrek, elikagaien segurtasuna oinarri hartuta.
Esneki Zentroak eskaintza integrala eskainiko die sektoreko ekoizle eta ekintzaileei, ondorengo zerbitzuen bitartez:
- Dibertsifikazio proiektuen garapena
- Ekintzailetza
- Aholkularitza teknologikoa
- Formazio espezializatua (HAZI eta Academie MonS-ekin hitzarmena)
- Kalitate kontrola, segurtasuna eta analisi sentsorialak
- Afinazioa
- Merkaturatzea (Academie MonS-ekin hitzarmena)
- Gastronomia
- Difusio ekintzak
Esneki sektorean lanean dabiltzan eta sektoreko erreferente diren entitateen arteko koordinazioa eta kolaborazioak Esneki Zentro berri honen oinarria dira. Zerbitzu eraginkor bat eskaintzeko, dibertsifikatzeko, balio kate osoko zerbitzuak ahalbidetzeko eta produktu berriak garatzeko, diseinu eta ekoizpenetik hasi eta merkaturatu arte.