Eroski Taldeak eta bere bezeroek 200.000 euro bideratu dituzte Venezuelako lurrikarek kaltetutako pertsonei laguntzeko

Funtsak Espainiako Gurutze Gorriaren bidez bideratu dira, larrialdiei lekuan bertan erantzuten laguntzeko.
Card image cap
2026/07/16
Eroski Taldeak Venezuelan izandako lurrikarek kaltetutako pertsonei laguntzeko bultzatutako larrialdiko kanpaina solidarioak 200.000 euro biltzea ahalbidetu du, bezeroek egindako dohaintzei eta kooperatibaren ekarpen gehigarriari esker.

Joan den ekainean herrialdearen erdialde-iparraldean izandako bi lurrikara bortitzek kalte larriak eragin zituzten etxebizitzetan, fazpiegituretan eta oinarrizko zerbitzuetan, eta milaka pertsona muturreko kalteberatasun-egoeran utzi zituzten. Egoera horren aurrean, Eroski Taldeak aparteko kanpaina bat aktibatu zuen kontsumitzaileek borondatezko dohaintzak egin zitzaten, edozein establezimendutako kutxa-lerrotik igarotzean. Aurreko kanpaina solidarioetan bezala, Eroski Taldeak ekarpen gehigarri bat gehitu zion bezeroen ekarpenei esker bildutakoari.

Espainiako Gurutze Gorriak bideratu ditu funtsak. Venezuelako Gurutze Gorriarekin batera egiten du lan, tokian bertan, kaltetutako herritarren premiarik larrienei erantzuteko. Larrialdiko ostatu-jarduerak, osasun-arreta, edateko ura eskuratzea, premia larriko gaien banaketa eta laguntza psikosoziala ematen ditu.


"Gure bezeroek beste behin ere erakutsitako elkartasunak agerian uzten du Eroski Taldea osatzen duten pertsonen konpromiso handia. Benetan eskertu nahi dugu emandako erantzuna, larrialdi honek kaltetutako milaka familiak bizi duten egoera zaila arintzen lagunduko baitu. Gure esker ona Espainiako Gurutze Gorriari, laguntza guztia ahalik eta azkarren iristeagatik gehien behar dutenei ", adierazi du Alejandro Martínez Berriochoak, Eroski Taldeko Osasun eta Jasangarritasun zuzendari eta Eroski Fundazioko zuzendari nagusiak.
"Eskerrak eman nahi dizkiegu Eroski Taldeari eta kanpaina honetan parte hartu duten guztiei Venezuelako lurrikarek kaltetutako herritarrei emandako babesagatik. Lankidetza horri esker, erantzun humanitarioa indartzen jarraitu ahal izango dugu, eta haien bizitzak larriki aldatu dituztenen premiei erantzun", Jaime Gregori, Espainiako Gurutze Gorriko Kaptazio, Aliantza eta RSko zuzendari nazionala.


Ekimen hau Eroski Taldeak, bere bezeroekin eta Eroski Fundazioarekin batera, hondamendi humanitario eta natur hondamendi handien aurrean erantzuteko bultzatzen dituen ezohiko larrialdi kanpainei gehitu behar zaie. Azken urteotan, kooperatibak larrialdietarako laguntza mobilizatu du, hala nola Espainiako DANA, Turkiako eta Siriako lurrikarak, Marokoko eta Libiako uholdeak, Ukrainako krisi humanitarioa eta larritasun bereziko beste egoera batzuk, pertsona ahulenekin duen konpromisoa berretsiz.

Banaketa komertziala