Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Enpresarean Azoka 2022
Goizeko 9etan abiatu da Enpresarean Azoka Gipuzkoako Aldundiko ordezkarien eta Hernaniko alkatearen ongietorri hitzekin. “Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai” da aurtengo edizioaren gaia eta adimen arfizialak presentzia handia izango du jardunaldi osoan. Hain justu ere, makina eta gizakia, elkarlanean arituko dira saioak irauten duen bitartean, hain justu ere, adimen artifizialarekin lotutako ariketa praktikoa egingo da, eta makinak zenbatuko ditu gaurko egunean aipatuko diren hitz gako nagusienak eta hitz gako horiekin irudikatuko du etorkizuna.
Enpresei eta profesionalei zuzendutako saioa da Enpresarean Azoka, eta azken hamarkadan aktualitate handiko gaiak landu eta proposatu ditu
Enpresei eta profesionalei zuzendutako saioa da Enpresarean Azoka, eta azken hamarkadan aktualitate handiko gaiak landu eta proposatu ditu, "aurten industria adimentsuan fokoa jarriz, beti ere lan mundura begira" adierazi du Rober Gutierrezek, Bai Euskarari Elkarteko zuzendariak, sarrerakoan.

Urtzi Uribetxebarria, Mondragon Unibertsitatekoa, eskumatik lehena.
MONDRAGON presente
Enpresarean Azokaren ezaugarri nagusietako bat da aktualitateko gaiak 100% euskaraz jorratzen direla, eta punta-puntako hizlariak batzen dituela. Hala, gaurkoan ere MONDRAGON korporazioak ordezkaritza zabala izango du. Besteak beste, Mondragon Unibertsitateko irakasle Urtzi Uribetxebarria eta IKERLANeko zuzendari nagusi Ion Etxeberriak parte hartu dute gaurko saioan. Urtzik 'Euskal enpresen estrategia pertsonen ongizatea bermatzeko' izenburupean egin den mahai-inguruan parte hartu du. Ion Etxeberria, berriz, 'Adimen artifiziala eta pertsonen ongizatea, industriaren lehiakortasunerako ardatz' izenburuko mahai inguruan aritu da.
Zuzenean, streaming bitartez
Saioa zuzenean jarraitzeko aukera dago streaming bitartez. Jarraitu saioa.