Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
Ekoteknologia eta energia graduetako ikasleak "Cleantech now-2014" ekimenean izan dira

Ekitaldian, enpresek aurkeztutako erronken azalpena entzun ondoren, ideia zaparradaren txandari heldu zioten parte hartzaileek, erronka bakoitzeko norberari bururatzen zitzaizkion ideiak horretarako prestatuta zeuden paneletan jarriz.
Jarraian, ideiez jositako panel bat hartu eta talde bakoitzak bere aldetik landu zituen, bakoitzaren alde onak eta txarrak eztabaidatuz, eta aukeratutakoenkin grafikoki istorio bat antolatuz. Fase horretan enpresen ordezkarien laguntza izan zuten, bakoitzari egokitutako erronka hobeto azaltzeko eta zalantzak argitu ahal izateko.
Ideia ona izatea nahikoa ez denez, merkaturatzeko negozio-eredua sortzea izen zen hurrengo urratsa. Horretarako Canvas ereduaren oinarriei buruz berri izan ondoren, ideiak nola gauza zitezkeen eta negozio bihurtzeko ze faktore ageri diren pentsatu behar izan zuten (nola egin harremana bezeroekin, ze diru-iturri erabili, nondik lortu baliabideak, ze ekintza egin, …).
Bazkariaren ondoren eta egunari amaiera emateko, goizean zehar landutako ideiak gauzatu behar izan zituzten hainbat materiale erabiliz (sokak, plastilina, globoak) erabiliz prototipo txiki bat eraiki ahal izateko. Prototipo horiek oinarri moduan hartuta berriro ere enpresako arduradunei kontatu zieten pentsatutako soluzioak, eta hauek ideia onenak aukeratu zituzten.
Erronka desberdinen irabazleak banan-banan pasa ziren oholtzatik landutako ideia azaldu ahal izateko. Honekin amaitu zen aurtengo Cleantech now 2014 hasierako helburuak beteta: alde batetik gaur egungo bizitzan teknologia garbiek (Clean Technologies) duten garrantziaz ohartzea eta bestetik gure ikasleek enpresen eguneroko errealitatea eta arazoak bertatik bertara ezagutzea.