Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 3. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 4. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 5. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 6. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
Ekokilometroak, mugikortasun jasangarriaren aldeko ekimena
ULMA Fundazioak abian jarri duen fidelizazio ekimen hau, etxetik lanera eta lanetik etxera joan-etorriak modu jasangarrian egiten dutenak saritzeko. Ekimenaren mekanika hauxe da: modu jasangarrian egindako kilometro bakoitzagatik puntuak eskuratuko dira eta puntu horiek batuta opariengatik trukatu ahal izango dira.
Batez ere lan lekutik hurbil bizi eta lanerako joan-etorriak autoan egiten dituzten pertsonentzat pentsatuta dago, ohitura osasungarriagoak eta jasangarriagoak sustatzeko eta Oñati leku garbiago izaten eta bertan auto gutxiago ibil daitezen laguntzeko.
Autoa etxean utzi!
ULMAk Oñatin dituen negozio guztiek bidegorria dute, beraz, oso erraza da bertara autorik gabe iristea. Oinez, bizikletan edo patinetan joan daiteke; ariketa egiteko moduak dira, bai eta aire garbia arnasteko, ez kutsatzeko eta lanean hasi aurretik bideaz gozatzeko moduak ere. ULMAk LanBus zerbitzua jartzen du doan Oñatin dituen langileen eskura, eta autobus zerbitzu hori erabiliz ere batu daitezke puntuak. Eta urrutiago bizi eta nahitaez autoa hartu behar duten pertsonentzat, autoa konpartitzea da aukera. Horrela ere eskuratu daitezke puntuak.
ULMAk oparien katalogo bat prestatu du puntu horiekin trukatzeko: Eroskin, Forum Sporten, Arrasateko Ereindajan dendan erosketak egiteko edo Oñatiko MU Enpresagintzako kafetegian doako gosariak egiteko opari txartelak dira une honetan jada eskuragarri dauden oparietako batzuk.
Programa hau Ciclogreenen laguntza teknikoarekin jarri da abian, mugikortasun jasangarria saritzen diharduen enpresa baita. Asko dira jada beren kolektiboentzat antzeko programak martxan dituzten enpresak. Esaterako, Seur, Decathlon, HP edo Carrefour dira horietako batzuk, eta ikasleen joan-etorri jasangarriak saritzen ari diren unibertsitateak ere asko dira.
Ingurunea eta bere pertsonak zaintzeko ULMAk abian jarri duen #keinujasangarri bat gehiago da.
www.ekokilometro.ulma.com helbidean informazio guztia biltzen da: momentuko datu eta estatistikak, opariak,...
