Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa
Irakurriena
- 1. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 2. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 3. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
- 4. Fagor Taldeak 1.735 milioi euroko salmentekin itxi du 2025eko ekitaldia
- 5. Eroskik itzulkinak emango ditu 15 urte eta gero
- 6. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
Ekintzailetzaren gaineko bederatzi esperientzia aurkeztuko dira iraileko Dreamworks saioan
Eginkizun horretan guztiz funtsezkoa da MONDRAGON Korporazioaren baitan azken aldian garatu den esperientzia ekintzailetik ikastea, eta irakaspenak barneratzea, ekintzailetza prozesuen fidagarritasuna handitzeko xedearekin eta, era berean, gure kooperatiben barruan ekintzailetza sustatzeko estrategiak definitzeko.
Hori izango da esperientzia ekintzaileei buruzko Dreamworks saio monografikoaren asmoa, eta bere helburuaren publikoa MONDRAGON Korporazioan ekintzailetzaren inguruko esperientzietan inplikatuta dauden pertsona guztiak dira, zeinahi modalitatetakoak.
Saio monografikoaren formatua honako hau izango da: MONDRAGONeko negozio berrien esperientzia ekintzaileen aurkezpena, bere protagonisten eskutik: Sonia Ortubai (Abantail), Iñaki Roa (GSR), Antxon Lz. Usoz (Danobatgroupeko esperientzia ekintzaileak), Joseba Sagastigordia (Proiek), Juan Izeta (MLS/ESLITE), Javier Lara (Ekisun), Daniel de los Toyos (Isoleika), Juan Larrañaga (Gerodan) eta Jose M. Usatorre (Biobide).
Irailaren 27an, Otaloran
Esperientzia Ekintzaileei buruzko DREAMWORKS saio monografikoa Aretxabaletako Otalora jauregian egingo da, 2012ko irailaren 27an, goizeko 9etatik aurrera, eta lanegun oso bat iraungo du.
MONDRAGONen BACeko Dreamworks saioan parte hartzeko izena eman beharra dago, telefonoz deituta (943082215) edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: mondragon-cp@mondragoncorporation.com.
Enpresen Egokitze-Diseinu prozesuaren optimizazioa eta automatizazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Zaharrei egokitutako altzariak
Zaharrei zuzendutako gizarte eta osasun zerbitzuen kudeaketa integrala
Zerbitzu sektorean espezializatutako ikerketa zentroa