Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
EBA mailako Euskal Kopako lauko finala Arrasaten jokatuko da
Saskibaloiaren jaiak, Ikerlan, Laboral Kutxa eta Arrasateko Udalaren babesa izango du.
Atzo, irailak 25, egin zuten aurkezpena Ikerlanek Arrasaten duen egoitzan eta bertan izan ziren: Euskadiko saskibaloi federazioko presidente German Monge, Arrasateko kirol zinegotzi Ander Garai, Ointxe!-ko kirol zuzendari Iñaki Ogara Ortiz de Arri, eta torneoko babesle diren Arrasateko Laboral Kutxako zuzendari Josean Aparicio eta Ikerlango Marketing zuzendari Ion Etxeberria.
Aipatu bezala, asteburuan jokatuko dute EBA mailako Euskal Kopako lauko finala, eta lau talde onenek Arrasaten neurtuko dituzte indarrak zapatuan eta domekan. Mondragon Unibertsitatea lau talde onenen artean egongo da –iazko txapeldunak baitira.
Lauko finaleko ordutegia:
- Zapatua. 18:00. Iturripe.Baskonia - Tabirako Baque.
- Zapatua. 20:00. Iturripe. Santurtzi - MU.
- Domeka. 18:00. Iturripe.3. eta 4. postua:
- Domeka. 20:00. Iturripe. Finala.