Irakurriena
- 1. Niche Mobilityk 1,6 milioi euroko inbertsio erronda itxi du Copreci eta MONDRAGONekin
- 2. Auzitegi Gorenak ere atzera bota du Fagor Etxetresnakeko eta Edesako bazkide talde batek MONDRAGONen aurka jarritako erreklamazioa
- 3. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren 7. edizioa, maiatzaren 8an Huhezin
- 4. Ekoizpen linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Mondragon Assemblyk Aljeriarako
- 5. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 6. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
E3! ekimenak 15 gazte ekintzaileri lehenengo aukera eskainiko die

MONDRAGONeko BACek (Business Acceleration Center) eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak “Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz!” proiektuaren bigarren edizioa (E3! proiektua) jarri dute martxan, "Gazte ekintzaileak bilatzeko eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!" goiburuarekin. Ekimenaren bidez, ekintzaile izaera duten 15 tituludun langabek euskal enpresa ezberdinetan ekintzailetza edo barne-ekintzailetza prozesuak garatuko dituzte.
E3! proiektuak Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa du
Proiektu hau gauzatzeko orduan kontutan izan dira, besteak beste, honako irizpidea: lanik gabeko gazteek osatutako giza kapital garrantzitsu bat dagoela goi mailako prestakuntza tekniko eta unibertsitarioa duena eta esperientzia ekintzaileen protagonista izateko moduan dagoena.
Horrez gain, ekintzailetzarekin konprometituta dauden euskal enpresak ere egitasmoaren oinarri dira eta horretarako, enpresa hauek oinarri teknologikoa duten negozio berrien proiektuak proposatu dituzte, esparru horretan garatzeko.
Enpresek hautatzen dituzte hautagaiak, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Gainera, enpresa horiek pertsona ekintzaileak kontratatzen dituzte, eta aipatu enpresa horietan garatuko dituzte proiektuak. Hautatuek proiektuari sei hilabetez dedikazio osoa eskaintzeko konpromisoa hartuko dute, eta ordainsari ekonomikoa jasoko dute. Gainera, sustatzaileek lana enpresako instalazioetan garatuko dute, bertako tutoreak gainbegiratuta. Gainera, hautagaiek proiektuaren baitan ekintzailetza formazioa jasoko dute, eta proiektuaren aurrerapen partzialak eta azken proiektua aurkezteko saioak egingo dituzte, prozesuan inplikatutako enpresetako eta erakundeetako ordezkarien aurrean.
Sustatzaileen esanetan, "ekimen honi esker, gazteek esperientzia eta gaitasuna lortuko dute benetako ekintzailetza-esperientziak protagonizatuz; negozio berrien ekintzailetzarekin konprometitutako enpresetan sartuko dira; negozio berriei ekiteko kezka eta pasio bera duten beste pertsona batzuk ezagutuko dituzte; eta batzuetan beren karrera profesionala birbideratzeko aukera izango dute, etorkizuna duten enpresa-ekimenetan kolaboratuz".
E3! proiektuak Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (2014-2020) esparruan.