Irakurriena
- 1. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 2. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 3. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 4. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
- 5. Gutun irekia Arizmendiarrietari
- 6. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
Donostian egingo da Makina Erremintaren XX. Biltzarra
AFM Makina Erremintako Elkarteak antolatutako biltzar honetan, fabrikazio aurreratuaren esparruko gaurkotasunezko gaiei buruzko hitzaldi teknikoak eskainiko dira, eta topagune aparta bihurtuko da partaideen arteko loturak eta lankidetzak bideratzeko, enpresariei, teknikariei, ikertzaileei, zientzialariei, ikasleei eta irakasleei esperientziak partekatzeko aukera eskainiz.
Biltzarra 2015eko uztailaren 10etik 12ra bitartean egingo da Donostian, Miramongo Teknologia Parkean
Biltzarrean antolatuko diren mahainguruetan, manufacturinga, "4.0 industria", fabrikazio aditiboa eta "zero akatseko" fabrikazioa bezalako gaiak aztertuko dira, besteak beste. Horrez gain, erakusketa-gune erakargarri bat eta teknologia berriak aurkeztu eta garapen ukigarri eta errealak aurkezteko poster-eremu bat ere izango dira.
1976az geroztik, AFM elkarteak, Invema izeneko bere unitate teknologikoaren bitartez, Makina Erremintaren eta Fabrikazio-Teknologien Biltzarra antolatzen du bi urtez behin. Ekoizpen-teknologia aurreratuei buruzko ezagutzak trukatzeko topaketa honetan, sektoreko azken aurrerapenak aurkeztu ohi dira, ekoizpen-prozesuetan aplikatzeko aukerak sustatuz. IK4-Ideko eta IK4-Tekniker zentro teknologikoek, Tecnalia Korporazioak, Aotek-ek, Koniker-ek, gure inguruneko unibertsitate nagusiek, hau da, UPV/EHU, Tecnun-ek, Mondragon Unibertsitateak, IMHk, Fabrikazioko Ingeniaritzaren Espainiar Elkarteak eta manufacturingaren arloko puntako enpresek AFMrekin lankidetzan dihardute duela zenbait urtez geroztik, eduki zientifikoak egituratu eta fabrikazio aurreratuko teknikari adituei gairik aurreratuenak eta interesgarrienak aurkezteko asmoz.
Iturria: http://www.euskadinnova.net