Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Doktoregaien Jardunaldia 2022
"Transformazio garaia bizi dugu, eta Ikerlanek erantzun behar dio sasoi konplexu bezain erakargarriari. Erronka ugari ditugu, eta bereziki erronka horiei erantzun beharko diezue", adierazi zien Jon Etxeberriak doktoregaiei. Ikerlaneko zuzendari nagusiak eman zion hasiera Doktoregaien Jardunaldiaren seigarren edizioari, Ikerlanen garatzen diren doktore tesiak bertatik bertara ezagutzeko egun haundiari.
Ehundik gora gazte batu ziren Ikerlanek Alecop-eko instalazioetan zaharberritu duen espazioan. Ekitaldiari Etxeberriak eman zion hasiera eta ondoren Marta Torregrosaren hitzaldia izan zen. ‘Doktore tesia era arrakastatsuan egiteko 10 gakoak’ azaldu zituen Nafarroako Unibertsitateko ikerlari, doktore eta irakasleak.
Ikerlanen garatzen diren doktore tesiak bertatik bertara ezagutzeko egun haundia da Doktoregaien Jardunaldia
Corner Session
Ekitaldian Corner Session bat ere izan zen. Hala, doktoregaiek euren lana bertatik bertara aurkezteko aukera izan zuten, 30etik gora proiektu. Seigarren edizioari amaiera emateko T3M lehiaketa egin zen, Tesiak 3 Minututan aurkezteko aukera izan zuten Ikerlanen tesiak garatu dituztenek, euren lanak hiru minututan defendatu zituzten, era arinean eta erakargarrian.