Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Deskargatu eta erabili LagunAro EPSVren aplikazio berria
LagunAro, EPSVk aplikazio erraz bat jarri du onuradun guztien esku –mutualista, onuradun eta pentsiodun–, edozein unetan eta edozein lekutan euren arlo pribatuan sartu ahal izan daitezen, aplikaziotik bertatik alta emateko aukerarekin. Erreminta berriarekin LagunAro EPSVk bere onuradunekin duen harremana estutu eta hobetu nahi du.
Edonork, bere smartphonetik edo iPhonetik, bere datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu, koadro medikoa, ordainagiriak, Arogestionen metatutako eskubideak, duen kapitala Etenaldiko Mutualista bazara… Erreminta berriarekin LagunAro EPSVk komunikazio estrategian aurrera pausu bat eman du eta iaz abiatutako bidea konfirmatzen du. Iragan ostiraletik dago aplikazioa deskargatzeko aukera eta dagoeneko ehunka deskarga izan ditu.