Irakurriena
- 1. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 2. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 3. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 4. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
- 5. Agur, Jose Antonio Ajuria
- 6. MONDRAGON Foroaren XIII. edizioa, TU Lankideren zenbaki berriko gai nagusia
Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi Huhezineman irabazle 'Eraman zutela' filmarekin
Aurtengo palmaresa:
Sail Ofiziala:
- Huhezinema saria: Eraman Zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (650 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: Eraman Zutela, Deñe García-Bravo eta Mikel Balerdi (Arteaga jatetxean bi lagunentzako jatordua)
Ikasle Saila:
- Ikasle saria: Zeharkatzen gaituena, Eire Maya (300 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: GR 31, Ainhize Landa (Carros Cingarosen bi lagunentzako gau bat)
- MU ikasle lan onenari saria: Harrigorena, Aner Olaizola (200 euro eta Hazi saskia)
Bideoklip Saila:
- Bideoklip saria: Emoie, Ximon Agirre eta Alex Perez (300 euro eta Hazi saskia)
- Ikusle saria: Saiatu, Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola (Txikipolit pentsioan bi lagunentzako gaua eta gosaria)
Sari bereziak
- Berria saria: Ultramarino, Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti (350€, 6 hilabeterako harpidetza eta Berriako produktuak.
- Hogei4 saria: Dicen que tu padre, Aitor Abio (1.500€-tan baloratutako kamera ekipamendua eta proiekturako aholkulkaritza teknikoa)
Sail Ofizialak eta sari banaketa zirraragarriek eman diote amaiera borobila 19. Huhezinemari.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiak bere hegoak guztiz zabaldu ditu aurten ere Aretxabaletan, hiru eguneko festa zinematografikoari amaiera indartsu eta jendetsua emanez. Urtarrilaren 23an, jaialdiak oihala jaitsi du bere 19. edizioari amaiera emanez. Goizeko lehen orduetatik nabariak ziren ilusioa, urduritasuna eta ikusmina giroan.
Goiza: berrikuntza eta unibertsitateko talentua IDEIENEAN
Aurten, jaialdiak apustu ausarta egin du bere egituran, espazioak eta edukiak berrituz eta unibertsitateko bizitza herriarekin estuago lotuz. Lehenengo aldia da goizetako masterclass eta solasaldiak IDEIENEAn egin dituztelarik, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean kokatutako berrikuntza eta sormen gunean.

Goizeko 11:00etan, Podcast gela martxan egon da berriro ere Goienako kideekin elkarlanean
Hirugarren eta azken jardunaldiak egitarau bete-betea eskaini du. Goizeko 11:00etan, Podcast gela martxan egon da berriro ere Goienako kideekin elkarlanean. Saioan Etxaun Arregi eta Itziar Manero izan dira, eta Itziar Ituñok ere parte hartu du telefono bidez. Zinemak gizarte eraldaketan izan dezakeen eragina izan da hizpide, etorkizuneko komunikatzaileei bide berriak erakusteko helburuarekin. Audioaren eta soinu-ingurunearen munduarekin jarraituz, eguerdian Dolby Atmos saioa izan da, soinu espazialaren esperientzia.
Arratsaldea: Sail Ofiziala eta sari banaketa Arkupe aretoan
Arratsaldea Arkupe aretoan abiatu da, Sail Ofizialeko proiekzioekin eta sari banaketarekin. Aretoa leporaino bete da, eta publikoaren parte-hartzea bikaina izan da, maila handiko lanak ikusteko aukera eskainiz. Ondoren iritsi da jaialdiaren unerik gorena: Sari Banaketa. Banan-banan, irabazleek garaikurrak jaso dituzte, aretoko emozioa eta zirrara gorenera eramanez. Saritutako zuzendariek Huhezinemak eskaintzen dien ikusgarritasuna eta bultzada eskertu dute, jaialdiak sortzaile berriekin eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalekin duen konpromisoa berretsiz.
Horrela eman zaio amaiera 19. Huhezinema Jaialdiari, balorazio oso positiboarekin.