Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Makina erreminta
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Irakurriena
- 1. Komunikazioa, marka, estrategia eta kontakizuna, K-FOROA 2025aren osagai nagusiak
- 2. Pepe Mujica MONDRAGONen izan zen
- 3. Orbeak emaitza onekin ziurtatu du bere urrats sendoa
- 4. Bexen Cardiok bat egin du MONDRAGON Hospitality egitasmoarekin
- 5. Eroskik 81,7 milioi euroko etekina lortu du 2024an
- 6. Berener Bergarako energia komunitateko bazkide laguntzaile bihurtu da Fagor
DANOBATGROUP Global Asiaren sarien III. Edizioko 2014 Enpresa sariaren irabazle

Global Asia sari entzutetsuek Espainia eta Txinaren arteko enpresa arteko hartu emanak, erakunde mailakoak zein maila sozialeko harremanak hobetzen laguntzen duten erakundeei errekonozimendua egiten diete, eta hirugarren edizio honetan DANOBATGROUPez gain Wanda Group-eko Wang Jianlin jauna eta Ramon Tamames Ekonomian katedraduna, eta Txinari buruzko hainbat libururen idazlea.
Ivan Mañez Global Asiako sortzaile eta zuzendariak sari banaketako ekitaldian esandako hitzetan DANOBATGROUP erreferente da Txinan arrakasta izan nahi duten enpresentzat, eta Txinan negozioak egiteko “Txinatartzeak” duen garrantziaz jabetu den enpresaren adibide garbia da.
DANOBATGROUP erreferente da Txinan arrakasta izan nahi duten Espainiako enpresentzat
DANOBATGROUPentzat herrialde horretan daraman ibilbide luzearen errekonozimendu bat da, eta baita bultzada bat datozen urteetan bide horretatik jarraitzeko. Txina merkatu gakoa da taldearentzat duela 20 urte baino gehiagotik hona 30 laguneko lantalde baitu lanean Pekinen. 600 makinatik gora dauzka taldeak herrialde horretan eta bertako aditu taldeak ondo ezagutzen ditu bezero txinatarraren ezaugarriak eta DANOBAT eta SORALUCEko makinen goi mailako teknologia europarra. Era honetan, DANOBATGROUPek bezero txinatarrei teknologia globala eskaintzeko aukera du bertako egiteko modua, zerbitzua eta disponibilitatearekin. DANOBATGROUPen arrakastaren gakoa Txinan pertsonak dira zalantzarik gabe, enpresaren aktibo nagusia herrialde horretan.
Global Asiari buruz
Nazioarte mailako ezagutza enpresa erreferentea da Asia eta hizkera espainiarreko herrialdeen artean, ekonomia, enpresak, teknologia, kultura eta gizarte gaiei dagokienean zubi lana egiten duena Asiako mundua eta hizkera espainiarrekoen artean. 2008an sortua 200 laguntzaile adituko sarea du gai bakoitzeko adituekin bai ekonomia, enpresa, bankua, kultura, lege arloa edo marketingari dagokionean Txina-Espainia-Hego Amerikaren arteko harremanen inguruko ikuspegi erreal eta zabala emateko.