TUlankide MONDRAGON

Covid-19: Garaia Parke Teknologikoak hartu dituen neurriak

2020/03/13

Covid-19: Garaia Parke Teknologikoak hartu dituen neurriak

Gaurko egunean, eta Coronavirus/Covid-19k sortutako egoera kontuan hartuta, Garaia Parke Teknologikoko zuzendaritzak beharrezkotzat jo du behar bezalako erantzukizunez jokatzea, eta, ondorioz, honako neurri hauek hartu ditu:

1. GARAIAK ANTOLATUTAKO JARDUERA ETA EKITALDIEI DAGOKIONEZ

• Bertan behera geratzen dira GARAIAren ekimenez martxorako eta apirilerako antolatutako jardunaldi guztiak.
• Beste enpresa batzuek antolatutako jardunaldiek GARAIAren aldez aurreko baimena izan beharko dute.
Neurri honen helburua da ahalik eta gehien mugatzea espazio berean dauden pertsonen kontzentrazioa.


2. PARKEAK ESKAITZEN DITUEN ZERBITZUEI DAGOKIONEZ

• Eraikineko office-jangela itxi egingo da aldi baterako, 2020-03-16ko astelehenetik aurrera. 
• 10 pertsona baino gehiagorentzako lekua duten aretoak alokatzeko eskaera berriei ez zaie erantzungo. Oraingoz, martxorako eta apirilerako mantenduko da neurri hori.

3. ESPAZIO KOMUNETAN JARDUTEKO MODUARI DAGOKIONEZ

• Aglomerazioak saihestu behar ditugu, korridorearen kafe- eta vending-makinen eremutan.
• Korridorearen hainbat puntutan jarri dugun "eskuetako desinfektatzailea" gela erabiltzea eta eskuak behin eta berriz garbitzea gomendatzen da.

4. GOMENDIO OROKORRAK
• Eskuak maiz garbitu.
• Ez ukitu aurpegia, bereziki begiak, sudurra eta ahoa.
• Pertsonen artean gutxienez metro bateko tartea izatea, eta bereziki eztulak, doministikuak eta sukarra daudenean.
• Ez ukitu kontaktu handiko gainazalak, hala nola barandak, eskulekuak eta abar.

• Egungo epidemia-prozesuarekin lotutako sintomatologiarik (sukarra, eztula, arnasteko zailtasuna, etab.) izanez gero, GARAIAko instalazioetara ez sartzea.
• Garbiketa-zerbitzuaren maiztasuna eta tipologia handitzea, fokua mostradore, mahai eta eremu kritikoetan jarriz.
• Bilerak egiteko tresna digitalen erabilera sustatzea.
• Posible den kasuetan, etxetik lana egitea erraztea.
• Osasun-agintarien prebentzio-gomendioei jarraitzea.

Neurri horiek salbuespenezkoak direla jakinda, halaber, azpimarratu nahi dugu guztion artean gure esku dagoena egingo dugula hartutako neurriak errespetatzeko eta betetzeko eta deskribatutako gomendioak praktikan jartzeko.

Eskerrik asko guztioi zuen laguntzagatik eta prestutasunagatik.

Eguraldia
Igandea 5 Min: 13
Max: 28
Astelehena 6 Min: 14
Max: 20
Asteartea 7 Min: 13
Max: 24
Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak