Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
Coprecik Jasangarritasun Memoria argitaratu du
Txosten honek praktika jasangarriekiko duten konpromisoa zehazten du, eta honako hauek nabarmentzen ditu: pertsonen zeregina protagonista erantzunkide gisa, ingurumena zaintzeko duten ardura eta komunitatearentzat balio jasangarria eta aberastasuna sortzeko egiten dituzten ahaleginak.
"Pertsonak, balio-kate eraginkorra, zirkularra eta jasangarria, eta balio jasangarri eta sendoko proposamen bat sortzea dira COPRECI proiektuaren garapenaren ardatz nagusiak."
Copreciko txostenean alderdi hauek nabarmentzen dira:
1. "Pertsonengan oinarritutako ikuspegia: Gure langileak jasangarritasunerako gure bidaiaren erdigunean daude. Ekimen jasangarrien sustapenean duen zeregina nabarmentzen dugu, eta erantzunkidetasunaren eta parte-hartze aktiboaren kultura sustatzen dugu."
2. "Planetarekiko erantzukizuna: Coprecik ingurumen-inpaktua murrizten du, balio-kateko praktika eraginkor, zirkular eta jasangarrien bidez. Hondakinak minimizatzeko, baliabideen erabilera optimizatzeko eta berrikuntza ekologikoak ezartzeko konpromisoa hartzen dugu."
3. "Balio diferentziala modu jasangarrian sortzea: Gure negozio-ereduaren ardatza da balioa printzipio jasangarriekin lerrokatuta sortzea. Ikerketan eta garapenean inbertitzen dugu, merkatuaren eskaerei erantzuteaz gain, etorkizun ekologikoago bat lortzen lagunduko duten produktuak sortzeko."
4. "Komunitatearen eta aberastasunaren garapena: Lan egiten dugun komunitateei ekarpena egitearen garrantzian sinesten dugu. Gure jasangarritasun-ahaleginek garapen komunitariora eta hazkunde ekonomikoa sustatzera bideratutako ekimenak barne hartzen dituzte."
Deskargatu memoria