Irakurriena
- 1. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 2. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 3. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 4. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 5. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 6. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
Brokante teknologikoak 19 proiektu erakarri ditu lehenengo edizioan
"Ganbaran genituen proiektuei bigarren aukera bat eman nahi genien eta helburu horrekin antolatu dugu Brokante Teknologikoa" adierazi die Mikel Orobengoa BACeko ordezkari eta egitasmoaren antolatzaileak Garaiara bertaratutakoei. Ia 50 lagun eta guztira 19 proiektu aurkeztu dira egitasmoaren lehenengo edizioan. "Energia eraginkor eta berriztagarriak, eraikuntza arloa, jasangarritasuna... arlo horietako proiektuak dira gaur ezagutzera eman dizkigutenak, guztiak ere bigarren aukera baten bila gerturatu direnak".
Stirling Zentroak azokara eramandako gailuetako bat, gaur Garaian.
Proiektuen aurkezpena
Goizeko 9etan abiatu da Brokante Teknologikoa H-enearen egoitza nagusian, Garaia Berrikuntza Gunean. Orobengoak egin du aurkezpena eta ondoren ekintzaile eta kooperatiben txanda izan da. Bakoitzak bere proiektua defendatu du, hamabost bat minutuko saio laburretan.
BACen asmoa da gaurko forotik proiekturen baten merkaturatzea bultzatzea, "19tik bat gauzatuko balitz arrakastatsua izango litzateke aurreneko Brokante Teknologikoa", adierazi digu Mikel Orobengoak. Aurkezpenen txanda amaituta, eztabaidaren eta hausnarketaren lekukoa hartu dute parte-hartzaileek.

