Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan Korrikaren aldeko ekintzak antolatu dituzte
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasleek bat egingo dute Korrika 2024rekin eta askotariko ekitaldiak antolatu dituzte datozen egunetarako. Ekitaldiak Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Bilboko AS Fabrik-en egingo dituzte, iragan martxoaren 4tik hileko 24ra arte.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak hiru kilometro erosi ditu
Ekitaldi guztiak izango dira herritar orori irekiak eta aipatzekoak dira, besteak beste, honako hauek: musika kontzertuak, dantza ikastaroak, akanpada, arte tailerrak, bertso-poteoa eta bazkaria, DJ festa eta Euskal ginkana.
23. Korrika atzo abiatu zen Irundik eta martxoaren 24an iritsiko da Baionara. Guztira 2.180 km egingo ditu aurtengo edizioak eta kilometro guzti horietatik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak hiru kilometro erosi ditu.