Irakurriena
- 1. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 2. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 3. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
- 4. MLAKOOPek 60. urteurrena ospatu du eta etapa berri bati ekin dio etorkizunari begira
- 5. Beste bi urtez EU4Dual Europako proiektuaren lidertzan
- 6. Kreanek eraikiko du Lascaray-LEAren lantegiaren aro berria
Bihotzaren Munduko eguna ospatu zuen atzo Athlonek Urkulun
Otalora Jauregiko aparkalekuan izan zen hitzordua, arratsaldeko bostak eta erdietan, eta aukeratutako leloa, zuzena bezain argia: jarri martxan zure bihotza. Deialdia irekia izan bazen ere, batez ere, Athlon koop. Elkarteko lagunak eta lankideak batu ziren Urkuluko urtegiaren inguruetan. Aurtengoa lehenengo edizioa izan da, baina etorkizunean ekimenarekin jarraitzeko asmoa badute Athlonekoek, "ea jendea animatzen den eta kirola praktikatzeko ohitura hedatzen dugun".
Askotariko modalitateak
Atzokoan, oinezkoak, txirrindulariak eta patin zaleak batu ziren Urkulun, bakoitza bere erritmora, urtegiaren inguruetara gerturatzeko. Ura eta 'sagar' osasuntsua Athlonek jarri zituen guztion eskura eta, gainerakoa, kirol zaleek jarri zuten. Aipatzekoa da parte-hartzaileen artean haur jaioberriak ere bazirela, "kirola egitea txiki txikitatik ona da-eta".
Hurrengo urtean eta Bihotzaren Munduko egunaren harira berriro egingo da ekimenen bat, jakitear dago ordea, Urkulun batzeko deia izango den edo ibarreko beste tokiren batean elkartuko diren kirol zaleak.