Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek HERPASAren ekoizpen-unitatea erosi du, altzairu herdoilgaitzezko deposituen espezialista
- 2. Orbea saritua izan da 2026ko Euskadi GJHen sarietan
- 3. Ruben Gabilondo, Orbeako presidentea: “Orbeako urte onenetako batzuk bizitzea tokatu zait”
- 4. Bazkide eta birkokatuentzako birkualifikazio programa amaitu du Fagor Ederlanek
- 5. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 6. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
Bidali TU Lankidera zure kooperatibaren Korrikaren argazkia eta albistea
Kooperatiba ugari batuko dira egunotan Korrikara. Eikak helarazi digu lehenengo albistea eta argazkia. Hala, TU Lankidek dei egiten die kooperatiba guztiei euren 'korrika' esperientzia partekatu ditzatela aldizkari korporatiboarekin. Mosaiko erraldoia sortuko dugu!
Eikak 2 kilometro erosi ditu aurtengoan ere, eta erraztasunak eman dizkie langileei Eikaren kilometroan lan orduetan korrika egin ahal izateko.
Bestalde, Eikan Korrikaren ingurukoak antolatzeko lantaldea sortu da, eta honakoak dira martxan jarri diren dinamikak:
- Taldekako lehiaketa. 8-10 laguneko kidez osaturiko taldeek denbora-pasa bi zuzen egin beharko dituzte (mezu ezkutua eta hizki zopa). 24 taldek parte hartu dute lehiaketan, 200 lagun inguruk guztira. Tailerreko talde bat eta bulegoetako talde bat izan dira sarituak, eta elkarrekin egiteko hamaiketakoa irabazi dute.
- Egunean bat lehiaketa. Eikaren mugikorreko aplikazioan, Korrikak irauten duen 10 egunetan zehar, egunean Korrikaren inguruko galdera bat luzatuko da. Sarituek Korrikako materiala irabaziko dute.
- Eikatarrak bideo laburrak egiten dira hilabetero Eikan, eta otsailekoa eta martxokoa Korrikaren bueltakoak izan dira.
Horrez gain, Eikaren ohiko komunikazio kanalak baliatzen ari gara Korrikaren inguruko egitarauaren berri eman eta komunikazio guztiak burutzeko.
Bidali zure kooperatibaren argazkia eta albistea getxabe@arteman.eus helbidera.