Irakurriena
- 1. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
- 2. Lortek Bilbora hedatu da
- 3. Osasungintzaren sektoreko posizioa indartu du Fagor Taldeak, Fagor Healthcare kooperatibarekin
- 4. Orca, Orca Aero eta Lotto-Intermarché taldearen 2026ko bizikletak aurkeztu ditu Orbeak
- 5. Batzek, Velatiaren aeronautikako osagaien unitatea erosteko aurreakordioa itxi du
- 6. Fagor Ederbatt, Dakarreko historiako lehen kamioi hibridoaren bultzatzaile
Goi Eskola Politeknikoak bi ikastaro berri abiaraziko ditu osasun produktuen eta proiektuen kudeaketaren arloko profesionalentzat
Pertsona, proiektu eta operazioen kudeaketari buruzko udako ikastaroak hiru modulu ditu, eta uztaileko lehen hiru asteazkenetan eskainiko dira, egun bakoitzean bat, 9:00etatik 13:00era. Halere, aukera dago ere bakarren bat egiteko. Mondragon Unibertsitatearen asmoa da formakuntza modu entretenigarrian eskaintzea, praktika eta simulazioen bidez, pertsonen, proiektuen eta eragiketen kudeaketa eta produktibitatea hobetzen laguntzeko. Hala, parte hartzaileek ikasiko dute:
- Antolakuntza sistema eragile bat hobeto diseinatzen
- Epe labur eta luzeko kudeaketa irizpideak hobeto aplikatzen
- Erabakiek pertsonen ongizatean duten eragina ebaluatzen
- Proiektuak gauzatzeko epea murrizten
- Taldeko edo inplikatutako arloetako pertsonen arteko koordinazioa hobetzen
- Ziklo denborak eta eragiketen aldakortasuna murrizten
- Emaitzak hobetzeko nola lagundu
Informazio gehiago lortu edo izena emateko, hemen.
Produktu Sanitarioen (MDR) eta in vitro diagnostikoko produktuen (IVDR) erregulazioko Aditu Diploma, berriz, datorren ikasturtean eskainiko du Goi Eskola Politeknikoak Basque Health Clusterrarekin elkarlanean.
Izan ere, osasun sektorea etengabe aldatzen ari da, eta produktu berriak merkaturatu ahal izateko, ezinbestekoa da araudia eta jarraitu beharreko prozesuak ezagutzea. Programa hau merkatuko eduki eguneratuenekin diseinatu da, eta ikuspegi praktiko eta berritzailea du. Gainera, Euskal Herrian gaian erreferenteak diren erakundeetako profesional adituek hartuko dute parte irakasle eta hizlari gisa.
Online modalitate sinkronoa izango da, 2026ko urtarriletik uztailera. Eskola teorikoak eta tailerrak, gainera, talde lanekin, eztabaidekin, ariketekin eta simulazioekin osatuko dira. Gai zehatzetan adituak gonbidatuko dira hitzaldiak ematera eta ikastaroaren amaieran proiektu praktiko bat ere landuko dute ikasleek.
Informazio gehiago lortzeko, hemen.