Irakurriena
- 1. MONDRAGONek 11.213 milioiko salmentak lortu zituen 2024an
- 2. “Kooperatibismoak enpresen arazo bertsuei, soluzio desberdinak ematen dizkie, pertsona erdigunean jartzen duelako”
- 3. Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte
- 4. Orbeak arrakasta lortu du Eurobike 2025 azokan, Muga 10 e-bike eta 2026rako gama berrituarekin
- 5. BGAEentzako fiskalitate berria. Nola eragingo dio zure pentsioari?
- 6. LKS Nextek Aitor Moreno batu du taldera, adimen artifizialean eta teknologia kuantikoetan erreferentea
Bexen Medicalek lehen biogordailu pribatua sortu du lagin biologikoetarako

Bexen Medical enpresak ibilbide luzea du osasunaren sektorean, MONDRAGON Korporazioko kidea da, eta negozio estrategiko berri bat ireki du, Bexen Bioservices delakoa, lagin biologikoak kudeatzeko.
Bexen Bioservices jarduera berri aitzindaria da estatuko lurraldean, eta bere zeregina da instituzio eta industria handiek sortutako lagin biologikoan baldintza ezin hobeetan mantentzeko gero eta behar handiagoari erantzutea, haien artean egonik odol bankuak, biobankuak, farmazi industria edo nekazaritzako elikagaien industria, besteak beste. Erakunde horiek bioespezimenak biltegiratu behar dituzte luzaroan, -20ºC eta -196ºC bitarteko tenperaturetan.
Zerbitzu berritzaile hori eskaintzeko, Bexenek instalazio modernoak ditu, 8 milioi lagin baino gehiago gordetzeko egokiak, -80ºC-ko ultraizozkailu, -196ºC-ko kriogeniako bi tanke eta -35ºC ganbera bati esker. Bexen Bioservicesek erabateko bermea eskaintzen dio hotz kateari, eta stocka denbora errealean kontrolatu daiteke, edo laginen trazabilitatea eskuratu, betiere industriaren kalitate eta segurtasunaren inguruko estandar gorenak betez.
Lagin biologikoen kudeaketa
Instalazio berriak, Bexen Medicaleko zuzendari nagusi Carlos Arsuagaren hitzetan, “enpresaren lehen urratsa baino ez dira, helburu anbiziotsuago baterantz: Bexenen lagin biologikoen manipulazioa eta prozesamendua uztartzea, AEBko edo Europako antzeko enpresetan ikus daitekeen moduan. Halaber, elkarrizketak izaten ari gara hainbat bazkiderekin gure jarduketaren erradioa zabaltzeko, maila nazionalean, biogordailu berriekin”.
Jardueraren lehen hilabeteak igarota, eta urte honen amaieran beste instituzio garrantzitsu batzuk gehituko direlakoan, Bexen Medicalek dagoeneko milioi bat lagin baino gehiago zaintzen ditu bere instalazioetan, hainbat odol banku eta farmazi enpresatakoak.