Irakurriena
- 1. “Eroski lan egiteko leku aberasgarri egiten jarraitu behar dugu”
- 2. MONDRAGONek Mexikoko filialen arteko kooperazioa indartu du
- 3. Elkartasuna nagusi Mundukideren lasterketan
- 4. Jokin Umerez izendatu dute Eneako zuzendari nagusi
- 5. Bazen behin Behobia Donostian
- 6. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
Benito Lertxundirekin hizketan, azken diskoaren atarian
Musikariak iaz Gernika-Lumon grabatutako kontzertuaren zuzenekoaren diskoa aurkeztu du asteon, eta aurkezpenean bertan jakinarazi du, 60 urte baino gehiagoko ibilbidearen ostean, musika utziko duela.
Gernika kontzertuan lanarekin esango dio musikari agur Benito Lertxundik (Orio, Gipuzkoa, 1942). Frankismo betean hasi zuen ibilbidea, Ez Dok Amairu taldeko kide izan zen, eta, hura desegin ostean, bakarkako ibilbide sendo eta arrakastatsua egin du, tartean, herrikoi bilakatu diren hamaika kanta eta ia hogei disko utzita, baina amaitzea erabaki du orain.
Euskal Herrikoen artean izen handiena lortu duen musikari elegante, karismatiko, sentibera eta profesionala izan da Lertxundi. Halaxe definitu du Irati Jimenez kazetariak Laboral Kutxarentzat esklusiban egindako elkarrizketan, duela aste gutxi grabatua, Orioko Arraunetxean.