Irakurriena
- 1. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 2. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 3. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 4. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
- 5. Leire Mugerzak “Gipuzkoako enpresaburu onenaren” ASPEGI 2026 Saria jasoko du
- 6. Belaunaldi-erreleborik ezak eta kanpo-talentuaren hazkundeak eragin zuzena dute euskal enpresen ordainsari-politiketan
BCCk jarriko dizkio gatza, berakatza eta piperra Donostiako Zinemaldiari
Zortzigarren edizio honetan, zinea eta gastronomia batzen dituen sekzioak zazpi pelikula eskainiko ditu, eta askotariko gaiak jorratuko dituzte film horiek: familia jatetxeen historiak, artea eta gastronomiaren arteko fusioa, oliba olioaren kultura, sukaldariek aurrera egiteko aurkitzen dituzten zailtasunak, hiritik herrirako itzulera, sustraien bilaketa edo eta enpresa berri bat martxan jartzearen abentura.
Miguel Angel jimenezek, Khorosho (Todo bien, Zinemira 2010) eta Kafenio kastello (Kimuak 2018) laburmetraien eta Ori (New directors, 2009) eta Chaika (New directors, 2012) luzemetraien egileak Y en cada lenteja un Dios filma aurkeztuko du, non L'Escaleta bi Michelin izarreko jatetxearen bizitza islatzen duen.
Bihar dok 13, Ander Iriarte (Echevarritik Etxeberriara) eta Aitor Bereziartuarena, Basque Culinary Centerreko zenbait ikasle eta 50eko hamarkadako Gaur eta Ez dok Amairu mugimenduko bultzatzaileak jartzen ditu parez pare. Artea, Musika eta gastronomia film dotorean uztartuz.
Hala, zinemaldian zineaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera bikaina izango da. Film guztien zerrenda honako hau izango da: Tegui, un asunto de familia; Ramen Shop (una receta familiar); Y en cada lenteja un Dios; Jaen, Virgen&Extra; Little forest; The heat: A kitchen (R)evolution; y Bihar dok 13.
Sarrerak irailaren 3tik aurrera eskuragai
Zinema emanaldiak eta afariak batzen dituzten sarrerak irailaren 3tik aurrera egongo dira salgai, goizeko 9etatik aurrera, 70 eurotan. Salmenta Festibalaren webgunean eta Kutxabank-en bitartez egingo da. Soilik pelikulak ikusteko sarrerak, berriz, irailaren 16an jarriko dira salgai, 7,90 eurotan.