Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Gehigarri berezia irakurgai: Batzarren garaia
TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian Batzar Orokorren gaia landu dugu, ikuspegi ezberdinak jorratuz eta askoratiko iritziak batuz. Gaur gaurkoz, Batzar Orokorrak kooperatiben funtsezko organoak dira. Eta MONDRAGONeko kooperatibetako kolektiboentzat, urteko egunik garrantzitsuenetakoa.
Kooperatibako bazkideak eta kooperatibaren jabekide diren pertsona fisikoak edo juridikoak ordezkatzen dituen organoa da Batzar Orokorra. Eta lan-komunitatearen, jabekidetzaren, ondasun komunaren, legatuaren eta proiektu sozio-enpresarialaren kontzeptuak gauzatzen diren espazioa eta unea da.
TU Lankideren 629 zenbakiak 14 orri eskaini dizkio portadako gaiari. Batzar Orokorraren gaineko gehigarriak iritziak, elkarrizketak, informazio tekniko zehatza eta bestelako kronika arinagoak jaso ditu. Hala, TU Lankidek Batzar Orokorren argazki dotorea osatu du.
Hemen ikus dezakezue monografikoa osorik: https://www.tulankide.com/eu/bereziak/batzarren-garaia_629
