Egosketa elektrikorako irtenbideak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irakurriena
- 1. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 2. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 3. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 4. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 5. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 6. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
B-WOMENIN Global Meeting & Expanding 2024 programak aste honetan amaitu du bere lehen edizioa, Otaloran (Aretxabaleta, Gipuzkoa) egin duen seigarren eta azken topaketarekin. Topaketan, nazioartekotzeari lotutako 30 profesionalek baino gehiagok lorpenen balantzea egin dute eta estrategia berriak definitu dituzte enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia bultzatzen jarraitzeko.
Ikusi argazkiak hemen.
B-WOMENIN Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Basque Trade & Investment erakundeak antolatua, eta MONDRAGONek parte hartzen du.
Topaketan, Leire Mugerzak, MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorreko eta Kongresuko lehendakariak, enpresen baitan aukera berdintasuna sustatzeko lankidetza sare sendoak sortzearen garrantzia nabarmendu zuen.
“B-WOMENIN bezalako ekimenak funtsezkoak dira erreferente femeninoak ikusarazteko eta lan ingurune inklusiboagoak sustatzeko, eta hori bereziki garrantzitsua da testuinguru globalizatu batean”, azpimarratu zuen Mugerzak.
Bestalde, Nagore Bonilla BasqueTrade-ko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, “B-WOMENIN Global funtsezko espazioa izan da enpresen nazioartekotzean emakumeen talentua sustatzeko, eta emakume gehiago sektore horretan beren karrera garatzera animatzeko balio izan du”. Gainera, nabarmendu zuen lehen edizio honen itxierak, MONDRAGONekin lankidetzan, norabide horretan aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko duten ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresten duela.
MONDRAGONeko kooperatiben parte-hartzea
MONDRAGONeko kooperatiben ordezkari, parte hartu dute lan saio hauetan Tere Marcosek (MONDRAGONeko zuzendarien mugikortasunerako arduradunak), mundu globaleko lidertzen inguruan; Marije Zabaletak (Orkliren finantza zuzendariak), emakumezko lidertzei buruz; eta Ainhoa Iruretak (Eikaren industria zuzendariak), emakumeek garatutako nazioartekotzeari buruz. Argazkian, hirurak, Maite Legarra eta Leire Mugerzarekin.
B-WOMENIN Global 2024 lan saioa Otaloran
Lan bileran, parte-hartzaileek programaren ikaskuntzak eta alderdi baloratuenak aztertu zituzten, eta horien eragina indartzeko ekimen berriei buruz eztabaidatu zuten. Lankidetza dinamiken bidez, agerian geratu zen beharrezkoa zela sektorean liderrak diren emakumeak inspiratzen eta ikusarazten dituzten espazioak sortzen jarraitzea, networking-a eta mentoring-a indartuz, garapen profesionalerako funtsezko tresna gisa.
Erronka horiei modu kolaboratibo eta lerrokatuan aurre egitearen garrantzia ere azpimarratu zen, ekosistemako eragileen eta dauden emakume sareen arteko lankidetza indartuz. Ildo horretan, PWN Bilbaoko ordezkari Arantxa Tapiak bere ikuspegia partekatu zuen sinergia posibleei eta lankidetzarako aukerei buruz, zeinak lagundu baitezakete emakumeak nazioartean lidergo posizioetara iristea zailtzen duten oztopoak ezabatzen.
Jardunaldiari amaiera emateko, networking ekintza bat egin zen, parte hartzaileen arteko komunitate zentzua indartzeko eta B-WOMENIN Globala esparruan etorkizuneko ekintzetarako oinarriak ezartzeko.