Irakurriena
- 1. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 2. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 3. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 4. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
- 5. Kontxako Banderan ontzirik kooperatiboena
- 6. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
Mondragon Unibertsitateak kontzientziazio jardunaldia antolatu du
Azaroak 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da, eta arrazoi hau dela medio Goi Eskola Politeknikoko Berdintasun Taldeak kontzientziazio jardunaldi bat antolatu du.
Horretarako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle den Ainhoa Larrañagaren kolaborazioa izango dugu, HUHEZIko fakultatean garatu den sexu jazarpenaren aurkako protokoloa aurkeztuko duelarik. Ponentzia 5001 ikasgelan izango da 15:30tatik aurrera, eta protokoloaren diseinuan jarraitu duten prozedura eta konklusioak adieraziko ditu.
Berdintasun Taldearen helburu nagusiak dira Unibertsitatearen Berdintasun Plana bultzatu eta koordinatzea, esparru horretako eragileen mintzakide izatea eta berdintasun-alorrari lotutako gai eta baliabideei buruzko informazioa eta komunikazioa eskaintzea.
Plotina proiektuaren barne
Datorren azaroaren 25eko jardunaldia Mondragon Unibertsitatea beste erakunde batzuekin batera garatzen ari den Plotina proiektu europearraren testuinguruan kokatzen da. Proiektu honen helburua genereo berdintasuna eta inklusioa bermatzea da, 27 neurri konkretu martxan jarriz. Plotina proiektua Europako sei herrialdeetako 10 partaidek osatzen dute eta bertako kide dira Mondragon Unibertsitatea eta Elhuyar.