Irakurriena
- 1. Lasterketa Solidarioaren X. edizioak inoizko parte-hartzerik handiena izan zuen
- 2. Dikar-ek Ternua erosi du, kooperatibaren hazkundea bultzatzeko eta marka Euskal Herrian errotzen dela bermatzeko
- 3. Kidek 50. urteurrena ospatu du
- 4. Kooperatibak eta ekonomia soziala: gertutik eraldatzen
- 5. Eusko Jaurlaritzak eta Konfekoopek euskal industria-kooperatibismoarekin kontrastatu dute Euskadi 2030 Industria Plana
- 6. Arizmendi Ikastola, Mondragon Mexiko Unibertsitatean
Ausolan eta Nafarroako Batzordea Euskaraldiaren uhinean
Horretarako, duela urte batzuk Mapsa, Fagor Ederlan Tafalla, Laboral Kutxa, Ausolan eta Embega elkartu eta euskara batzordea osatu genuen, MONDRAGONen babesarekin eta Emunen laguntzarekin, baita Kooperatibatu elkartea eratu ere.
Aurten, Euskaraldia dela eta, bi ekintza egin dira: lehenik eta behin, "Solasean" aldizkariaren ale berri bat argitaratu da, kooperatiba bakoitzean euskararen alde eginiko ekintzen berri emateko. Bestalde, kooperatibetako langile guztiei Egunean Behin jokoan parte hartzera gonbidatu zaie. Kooperatiba bakoitzean parte hartzea sustatzeko Errigorako saski bana banatuko da. Komeni da gogoratzea Errigora Nafarroako hegoaldea ardatz duen herri ekimena dela, auzolanean oinarritua, eta helburutzat duela euskara ofiziala ez den eremuan eragitea, eta hori guztia lurralde honetako berezko elikagaiei Euskal Herri zabalean bidea irekiz euskaraz, euskaratik eta euskararantz.
Ausolanen erabaki dugu ekimen hori Euskal Herriko gure langile guztiei zabaltzea. Gaur egun ia 400 pertsonak onartu dute gonbidapena. Ziur gaude Egunean Behin ekimenaren arrakasta Euskaraldiak gure artean eta gure inguruan izaten ari den arrakastaren isla dela.
Urrats txiki askok aldaketa erraldoia eragingo dute!