Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Aurtengo kooperatibagintza topaketak uztailaren 4an izango dira
LANKIk Mondragon Unibertsitateko Kooperatibagintzaren Ikertegiak zazpigarren urtez antolatu ditu Kooperatigintza Topaketak.
"Pertsonen arteko Lankidetza Erakundeetan" lelopean antolatu dituzte aurtengo Topaketak. Pertsonok lankidetzarako dugun berezko jokabidearen inguruan eta lan testuinguruetan pertsonen arteko elkarlana sustatzeko sortu beharreko baldintzei buruz hitz egingo da.
Arlo hauetan sakontzeko kanpoko bi hizlari izango ditugu gure artean: Héctor Marín Manrique eta Rafael Wittek. Lehena, Zaragozako Unibertsitateko irakalea eta Antropologia Ebolutiboko Max Planck-eko ikertzailea izandakoa. Bigarrena, Groningen-eko Unibertsitateko irakaslea da eta SCOOP "Sustainable Cooperation" Ikertegiaren zuzendari zientifikoa da. Disziplina arteko elkarrizketa bultzatzea xede izango duen jardunaldia izango da, modu dibulgatzaile eta gertukoan beti ere.
Aurtengo Topaketak uztailaren 4ko goizaldean ospatuko dira Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Topaketan parte hartzeko, honako inprimakia betez inskribatu zaitezke.