74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban

Atzokoa ez zen aste barruko lan-egun normala izan Aurrenak-en, ez zen izan asteazken arrunta Gasteizko kooperatiba industrialean. Gaurko bazkideek omenaldia egin zieten orain 50 urte kooperatiba sortu zutenei.
Card image cap
2024/03/07

Jose Mª Goitia, Maximo Diaz de Lezana, Maximo Bengoa, Jose Luis Diaz, Felix Fernandez de Landa, Jesus Fernandez de Larrea, Pablo Arganda, Jose Antonio Perez, Pedro Orive, Restituto Cabrerizo, Julio Feijoo, Juan Jose Rodríguez, Angel Diaz de Presa eta Lourdes Saez de Buruagak ez dute samur ahaztuko 2024ko martxoa. Egunsenti eguzkitsua besteko freskoa atera zen Gasteizen, eta orduak aurrera joan ahala berotzen joan zen, Aurrenak-eko sortzaileentzat, zentzu guztietan gainera. Guztiek jaso zuten omenaldi beroa eurek sortutako kooperatiban, gaurko bazkideen eskutik, 74an abiatutako abenturaren aitortza gisa. Kooperatiba sortzeagatik eta urte horietan guztietan kooperatibaren alde lan egiteagatik jaso zuten omenaldia. Eta guztiak izan zituzten gogoan, atzokoan enpresara gerturatutakoak, gerturatzerik izan ez zutenak eta dagoeneko gure artean ez daudenak.

Aurrenak_50_Aniv_Resumen-09.jpg

Hain justu ere, kooperatibara gerturatzerik izan ez zuten fundatzaileak ere gogoan izan zituzten: Pedro Zubizarreta (hilda), Alvaro del Valle, Amador Salazar (hilda), Emeterio Armiño (hilda), Pedro Sabino del Valle, Ignacio Carrillo, Marcos Sarralde, Carlos Ortiz de Luna (hilda), Jose Manuel Guevara (hilda), Felix Corcuera (hilda), Jose Pinedo (hilda), Gaudencio García (hilda), Jose Javier Calzada, Fabian Portilla, Florencio Ibañez eta Jesus Ortega (hilda).

Ekitaldian bi une berezi izan ziren: lantokira eginiko bisita eta ohorezko aurreskua 

Aurrenak orain 50 urte martxan jarri zuten pertsona guztiak izan zituzten aintzat, eta gogorarazi zieten, gaur egun kooperatibak 155 langile dituela eurek hasitako lanari esker, eta bi lantoki, bat Gasteizen eta bestea Saltillon (Mexiko). Automozio sektoreko enpresa nagusienen bidelagun eta hornitzaile da Aurrenak, molde eta utillajeen gama altuko fundizioa egiten dutelarik, bai burdin eta aluminioan ere, injekzio teknologian goi mailako zerbitzua eskainiz. 

Aurrenak_50_Aniv_Resumen-04.jpg

Dantzariekin omenaldia

Goizean goiz artatu zituzten enpresaren atarian eta ondoren instalazioak bisitatu zituzten, gaurko langileen azalpenekin egin zuten bisita. Asko gozatu zuten, bereziki produkzio planta dotorea duelako Aurrenak-ek, teknologian aurreratua eta prozesuetan ere ederra. Ondoren, bisitariek zenbait elkarrizketa grabatu zituzten eta ekitaldiari amaiera emateko, 13:00etan ohorezko aurreskua egin ziete. Instalazioetatik dantzari eta lankideen arkupetik atera ziren eta ondoren aurreskuaz gozatu zuten. 

Aurrenak, gaur gaurkoz, 155 langile inguru dituen enpresa kooperatiboa da, Vitoria-Gasteizen y Saltillon (Mexico) instalazioak dituena.

Aurreskuaren eta esker oneko hitzen ondoren, fundatzaileek bazkari dotorea izan zuten Araba Jatetxean, eta gainerako guztiek, kolektiboa osatzen duten gizon eta emakumeek luntxak izan zituzten, bai goizeko txandakoek zein arratsaldekoek. 

Pieza konplexuak fabrikatzeko tresneriaren garapena, diseinua eta fabrikazioa