Irakurriena
- 1. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
- 2. Orbik Cybersecurity, Pedro Sanchezekin batera joan da Indiara, AI Impact Summit 2026era
- 3. MONDRAGONen Berdintasun Jardunaldiak aldaketa kulturala sustatuko duten lidergoak lantzeko deia egin du
- 4. MONDRAGON Hospitalityra batu da Orkli
- 5. Automozio Dibisioetako kooperatibek bazkide laguntzaile izateko akordioa sinatu dute MGEPekin
- 6. Domusa Teknik-ek eta MONDRAGONek Hotta-n inbertitu dute, bero-hondarra konfort bihurtzeko
Ate irekien jardunaldiak martxa onean doaz Mondragon Unibertsitatean
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean dagoeneko egin dituzte ate irekien lehen jardunaldiak, Eskoriatzan eta Aretxabaletako kanpusetan. Eta aurrerantzean ere izango dira beste batzuk. Bi kanpusetan, egun berdinetan izango dira ate irekiak: martxoaren 7an, apirilaren 20an eta maiatzaren 25ean egingo dira. Horretaz gain, otsailaren 16an, HUHEZIk ate irekiak egingo ditu Aretxabaletako campusean, nahi duten atxabaltarrek bisita ditzaten eraikina eta bertako instalazio berriak.
Enpresagintza fakultatean, Bidasoako kanpusean izango dira hurrengo ate irekien jardunaldiak, graduen inguruko informazioa emateko: otsailaren 21ean, martxoaren 7an, martxoaren 16an, eta apirilaren 27an. Oñatin berriz, maiatzaren 4an izango dira. Bilbon bi ekitaldi egingo dituzte: apirilaren 20an eta maiatzaren 25ean. Eta Madrilen ere izango dira Enpresagintzakoen aurkezpenak: otsailaren 23an, martxoaren 16an, apirilaren 27an eta maiatzaren 25ean.
Goi Eskola Politeknikoan, berriz, Arrasaten egingo dituzten jardunaldiak egun hauetan izango dira: martxoaren 21ean eta maiatzaren 11an. Goierrin berriz, martxoaren 16an egingo dituzte. Eta Donostian, otsailaren 28an eta apirilaren 18an. Horietan guztietan, graduen inguruko informazioa eskainiko da.
Gastronomia Zientzien Fakultatean, Donostian izango dira aurkezpenak: otsailaren 14an, martxoaren 16an eta maiatzaren 25ean.
Edozein modutan, informazio gehiago eskuratu daiteke helbide honetan: http://www.mondragon.edu/prest/ate-irekiak
