Irakurriena
- 1. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 2. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 3. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 4. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 5. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
- 6. Mondragon Assemblyk ATP erosi du, packaging sektorean hazteko
"Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin" aztergai uztailaren 13an
“Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin” gaiari buruzko eztabaida interesgarria prestatu da, hizlari hauen eskutik:
• Grupo TALDE, arrisku-kapitalaren kudeaketan enpresa aitzindaria. Jose Maria Zalbidegoitiak eskainiko du azalpena.
• ORZA inbertsio elkartea, enpresetako parte-hartzean adituak. Aitor Arrizabalaga izango da hizlaria.
• ALBIA Capital, finantza nahiz estrategia aholkularitzan enpresa aditua. Elias Martinezek egingo du azalpena.
• MONDRAGON Fundazioa, Korporazioko kide diren kooperatiba autonomo eta independenteen eremuan ekonomia soziala bultzatzera zuzentzen da. Fermin Garmendia izango da aurkezlea.
• Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketari buruz, SPRI Taldeko Yolanda Beldarrain arituko da.
Hitzaldien artean honako gai hauek aztertuko dituzte:
- Euskadik behar beste arrisku-kapitala du?
- Erraza gertatzen al zaie ekintzaileei arrisku-kapitalaren babesa izatea?
- Gai da Euskadi enpresentzat proiektu interesgarriak eskaintzeko?
- Zer egin beharko genuke Euskadin arrisku-kapital gehiago izateko?
Aipatu bezala, hitzaldia uztailaren 13an izango da 17:00etatik aurrera Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, bidali e-mail bat honako helbidera: aorobengoa@iseamcc.net