Irakurriena
- 1. “Ez da sorpresa bat izan. PISAk irakurketaren ulermenari buruz dioena, adibidez, Ikastolan behin baino gehiagotan partekatu izan den kezka da"
- 2. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 3. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 4. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 5. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 6. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
Joan den martxoaren 6an, Batz, S. Coop. kooperatibako bazkideen Ezohiko Batzarrak Wallair Engine Components (WEC) enpresaren % 60 erosteko prozesuarekin aurrera egitea onartu zuen; Velatia Taldea bazkide gisa mantenduko da gainerako partaidetzarekin. Batzar horretan, kooperatibako presidente Xaber Ozerinjauregik eta kudeatzaile Carlos Oruetak aurreko informazio-saioetan bazkideei planteatutako operazioa azaldu zuten. Halaber, MONDRAGON Automozioko presidenteorde Iñigo Laskurainek MONDRAGONen balorazioa eta babesa adierazi zizkion operazio horri.
Onarpen horrekin, eta due diligence prozesuak (operazioaren aurreko auditoria) burutu ondoren, erosketa gauzatzeari ekin zaio. Horretarako, Batzek LKS Next Legal eta Deloitteren laguntza du. Akordioa aste batzuen buruan sinatuta egotea espero da.
Sinergiak
WEC eta BATZ AERO berehala hasiko dira euren operazioak koordinatzen, sektore aeronautikorako erreferentziazko hornitzaile bihurtzeko helburuarekin, batez ere motorraren atalean espezializatuta.
Zornotzako (Bizkaia) Boroa auzoan kokatuta, WECek 105 langile ditu, 5.000 m²-ko instalazio modernoak ditu eta 14 milioi euro fakturatzen ditu. Bestalde, BATZ AEROn Batzeko 500 bazkideetatik 25 ari dira lanean, eta dagoeneko kontratu irmoak ditu urtero 6 milioi eurotik gorako diru-sarrerak sortzeko eta jarduera horretan diharduten bazkideen kopurua bikoizteko.