Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
24. Korrika MONDRAGONen
Industria-sektoretik hasi eta zerbitzuetaraino, kooperatiba ezberdinek baliabideak eta indarrak batu dituzte euskararen aldeko ekimen honetan parte hartzeko.
TU LANKIDEk jarraipena egingo dio Korrikari eta kooperatiben parte hartzea jasotzeko, hauxe proposatzen dugu: bidali zuen argazkiak helbide honetara (tulankide@arteman.org) eta biltzen ditugun guztiekin argazki galeria sortuko dugu.
Fagor

AUTOMOZIOA CHP
Cikautxo

Fagor Ederlan
Eskoriatzan, Arrasaten eta Usurbilen kilometroak hartuta.

Barne bideo bat partaidetza zabalarekin: Kontseilu Errektorea, Kontseilu Soziala, Zuzendaritza, Euskara Koordinatzaileak, mintzako ikasleak, arduradunak eta abar. Leloa: "Fagor Ederlan euskararekin , egunerokoan, oinez, poliki-poliki, txoko guztietara, eta batzuetan orain bezala, Korrika ere bai. Fagor Ederlan Euskara gara, Oinez eta korrika".
Mapsa

Tafalla Iron Foundry
Gazteenen artean euskararen erabilera sustatzea helburu, Tafallako Korrika Txikian parte hartu zuten, azpiegiturak eta hornidura bermatuz. Aurten, haurrentzako askaria eta puzgarriak jarriko dituzte 348. kilometroa erosteaz gain.

Berrikuntza guneak
Ikerlan Zentro teknologikoak, Arrasatetik igaro den 2777. kilometroan eraman du lekukoa eta Olandixoko magalean egindako Aldapako Korrikan ere hartu du parte. .

Ekipamendua
Dikar
Bi lankidek egingo dute korrika lekukoarekin eta gainerakoak ere gonbidatuak izango dira. Petoak eta merchandasing ugari erosi dugu gure pertsonen artean zozketatzeko.

Oiarso - Bexen Medical
Ekimen informala antolatu dute. Poteoa Hernanitik eta mintza praktika mahaiaren bueltan, afaltzen duten bitartean. Ondoren, Korrika!

Osatu - Bexen Medical
Egunean Behin jokoan ibili eta parte hartzaileen artean Korrikako materialak zozketatuko dituzte.
Ederfil Becker
Kilometro bat erosia.
Eredu
Kilometro bat erosia.
Orbea
Mallabia eta Markina arteko ibilbidea 2 kilometro erosiak.
Eraikuntza
Kide
Aurten ere bere kilometroa izango du 24. Korrikan. Baina aurtengo berritasuna bulegoetatik eta tailerretik etorri da: Korrika-lantaldearen ekimenez, Korrikako petoak taldean erosteko proposamena luzatu zen. Prroposamenak harrera ona izan du, eta langileek euren konpromisoa norbanako gisa ere adierazteko aukera izan dute.


Domusa
50. urteurrenarekin bat egin duenez indar bereziz parte hartzea erabaki du eta gure urteurreneko logoa Korrika-ko ibilbidearen kartelean ikusi ahal izango da. Gainera Domusa pareko kilometroa erosi da, eta larunbatean, martxoaren 28an, lekukoa eramateko ohorea izango dute.

Onnera Group
Santxo eta Garibaiko planten arteko kilometroa bete dute.

Martxoaren 15ean mendi irteera bat antolatu zen eta Kahoot lehiaketa bat antolatu dute.
Industriarako automatizazioa
Fagor Arrasate
Kilometroak erosteko txartelak atera ondoren, Korrikako materiala zozketatu dute
Fagor Automation
Kilometroak erosteko txartelak atera ondoren, Korrikako materiala zozketatu dute.

Mondragon Assembly
Ez-ohiko Batzarrean argazkia
Ingeniaritza eta zerbitzuak
Abantail

Ategi

GSR

LKS

Galbaian
Boletoak saldu dituzte Korrikarako.
Danobatgroup

Danobat
Kilometro bakoitza toki ezberdinetan egiteko aukera eman zaie: Orio, Azkoitia eta Elgoibar.

Goimek

Ideko

Soraluce
Errezil-Bidanian hartu da kilometroa. Korrikak egingo duen "Jalgi Hadi" dokumentalean parte hartuko du Soralucek.

Osagaiak
Copreci
Boletoak salgai jarri dira eta horiek erosten dituztenen artean Korrikarako materiala zozketatu da.
Eika

Embega
Korrika ospatzen den aldiro bezala, Nafarroako kooperatibak 862. kilometroa erosi du (Iratxe eta Iguzkitza artean). Puntu hau Lizarrako erdialdetik 4-5 kilometrotara aurkitzen da, eta askok Lizarratik korrika egiteko asmoa zutenez, talde-ekimen bat antolatu zuten bertatik Embegako kilometrora iristeko.

Fagor Electronica
Boletoak salgai jarri dira eta horiek erosten dituztenen artean Korrikarako materiala zozketatu da.
Erreka

Bideo bateratu bat egin da Antzuolako beste enpresekin batera (Goizper, Elay eta Oerlikon). euskararen aldeko mezua modu bateratu eta adierazgarri baten zabaltzeko, eta aldi berean, enpresa ezberdinen arteko elkarlana eta herri mailako konpromisoa nabarmentzeko.
Tresneria eta sistemak
Aurrenak eta Loramendi
Loramendi eta Aurrenak kooperatiben artean kilometro bat erosi dute eta bazkideak batuko dira kilometro hori egiteko; kamisetak ere atera dituzte.
Batz
Korrikarako Batz-eko kamisetak erabiliko dituzte.
Banaketa
Eroski
Ekonomikoki lagundu dute diru ekarpena eginez. Petoetan Eroskiko logoa agertzen da.
Finantzak
Laboral Kutxa
Babesle gisa Laboral Kutxaren logoa dago Korrikaren petoan. Euskaldun Sareako kideentzat "makuilu" berezia (11 egunekoa) antolatu dute.
Olandixoko Aldapakako korrikan parte hartuko dute.
LagunAro eta Osarten
Olandixoko Aldapakako Korrikan parte hartu MGEP, LagunAro, Ikerlan, Laboral Kutxa eta Mondragonekin batera. Euskal musika hari musikalean eta pilates klaseetan 23-tik 27-ra bitartean.

Ezagutza
Enpresagintza
Hizkuntzatik ehuntzen' jardunaldia. Martxoaren 27an, ostirala, 14:30-16:30 artean. Gonbidatuak: Amaia Balda (EMUN), Ibon Calvo (ULMA Taldea) eta Jone Urzelai (Onnera Group). Hiru hitzartze + mahai ingurua.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Ekimen mordoa antolatu dituzte ikasleek: Ane Elordi Korrikako arduradunarekin elkarrizketa, Jon Plazaolarekin elkarrizketa, euskal dantzetan genero-rolen inguruko hitzaldia, Urratsak sendo oinak arin dokumentalaren proiekzioa, Harrikada eta Kokein taldearen akustikoak, etab.
Eskoriatzako adinekoen egoitzan aritu dira, baita bi eskoletako haurrekin ere, Luis Ezeiza ikastetxean eta Arizmendi Ikastolako Jose Arana eta Almen guneetan.
Lea Artibai ikastetxea
Korrika txikin parte hartuko du herri guztiarekin batera, eta korrika nagusira langile eta ikasle batzuk joango dira lekukoa eramatera.
Leartiker

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa
Lehiaketa antolatu da langileentzat Korrikari buruzko galderekin. Horrez gain, MGEPeko langileek dirua jarrita kilometroa erosi dute Arrasaten korri egiteko.

Politeknika Txorierri
Ikastetxean girotze lanetan kartelak eta musika jartzen.