Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
'Arrasateko kooperatibagintzaren dilemak eta erronkak. Fagor Etxetresnak' izeneko liburua aurkeztu da
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Lanki ikertegiak argitaratu du Arrasateko kooperatibagintzaren dilemak eta erronkak. Fagor Etxetresnak izenburuko liburua, Igor Ortega eta Leire Uriarte ikertzaileek zuzenduta. Fagor Etxetresnaren 2013ko itxieraren ondorioen gainean datza eta bi edizio egin dira, bata, euskaraz eta, besteta, gazteleraz.
Lanaren helburuak dira, batetik, Fagor Etxetresnaren krisiaren gakoak ulertzea eta, bestetik, ateratzea irakaspenak kooperatiba horren esperientziatik. Horretarako, liburuak jasotzen ditu hainbat kooperatibetako arduradunek eta bazkideek Arrasateko esperientzia kooperatiboaren erronken eta dilemen inguruan egindako hausnarketak.
Liburua kaleratu da Lanki Koadernoak bilduman. Bilduma horretan, urtean behin edo urte eta erdian behin, kaleratzen dituzte koopertibismoari edo lankidetzari buruzko hausnarketak.
- Prezioa: 10 euro.
- Orri kopurua: 39.
- Non erosi: liburua eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin: administrazioa.huhezi@mondragon.edu
- Lankiren beste argitalpen batzuk: Lankiren argitalpenak.