Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
Arizmendiko ikasleak Polonian MONDRAGONeko kooperatibismoa azaltzen
Arizmendi Ikastolako Amaia Balentziaga, Amaia Aranegi, Irati Eraña, Iñaki Mujika, Pablo Lombardo eta Irati Nafarrate ikasleek urrian Polonian egonaldia egin dute kooperatibismoari buruz aritzeko.
Cooperative Hero izeneko topaketetetan Eslovakia, Hungaria, Txekia, Polonia, Ingalaterra eta Euskal Herriko ikasleek beraien herrialdeetako esperientziak azaldu zituzten. Kasu gehienetan nekazaritza eta kontsumo arloko kooperatibak ziren.
Parte-hartzaileak harrituta gelditu ziren MONDRAGONek duen bolumenaz eta edukiaz, eta debagoiendarren testigantzak balio izan zien Ekialdeko Europan kooperatibismoari buruz dituzten aurreiritziak eta uste faltsuak uxatzeko. Hain zuzen ere, orain arte kooperatibismoa Komunismoarekin lotzen zutelako, areago Komunismoaren gainbeherako garaiarekin.
Arizmendiko ikasleak oso pozik etorri dira handik bueltan, eta onartu digute egindako lanak hemen egunerokotasunean hain presente dagoen kooperatibismoa hobeto ulertzen laguntzeaz gain, berorri zentzua eta balioa emateko balio izan diela.