Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Arizmendiarrieta eguna 2023
Arizmendiarrieta eguna Goi Eskola Politeknikoko (Mondragon Unibertsitatea) 6211 eta 6212 gelatan egingo da, 18:30tik aurrera. Jardunaldian bi hitzaldi interesgarri entzuteko aukera izango da, batetik Gurutz Linazasoro neurologoak eskainiko duena. 'Zahartzearen erronka' izenburupean, Gipuzkoako Poliklinikoan Parkinson eta Alzheimer gaitzen Terapia Aurreratuen Programako zuzendariak gako ugari argitzen saiatuko da.

Eta bigarren hitzaldia LUP proiektuaren ko-sortzaileak eskainiko du. "Belaunaldiartekotasunaren gakoak ekintzailetzan" izango da Apurvaren hitzaldiaren izenburua.
Eta bigarren hitzaldia LUP proiektuaren ko-sortzaileak eskainiko du. "Belaunaldiartekotasunaren gakoak ekintzailetzan" izango da Apurvaren hitzaldiaren izenburua
Aipatu beharra dago Arizmendiarrieta Mondragoneko Esperientzia Kooperatiboaren bultzatzaile eta alma mater izan zela. 61 urterekin zendu zen, 1976ko azaroaren 29an, eta urtero efemeridea gogorarazteko egiten da honako ekitaldia.