Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Amaitu da 'bultzatu prebentzio kultura' programa
Proiektu honetan Nafarroako Foru Komunitateko enpresa batzuek parte hartu dute, hala nola Intermalta, Grupo AN, Rockwool, Koshkil Systems, Navarluma, Maier Navarra, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Sakana, Estampaciones Mayo, Monbake Estampaciones Arsan edo Aceros Moldeados de Lacunza, guztiak ere prebentziorako kultura positiboa garatu eta lagundu nahi dutenak.
Amaierako saioa
Iragan asteazkeneko ekitaldiak amaiera eman dio otsailean, martxoan eta apirilaren egindako lanari, eta parte hartzaileek laneko segurtasuna eta osasuna integratzeko moduari buruzko esperientziak eta ezagutzak partekatu dituzte, prebentzio kultura positiboa sortuz. Amaierako ekitaldian parte hartu zuten Enrique Huarte SNE-NLko Profilen Garapena Bultzatzeko eta Sustatzeko Bulegoko buruak eta Igor Lopez Osarten Koop. E.ko prebentzio kulturako aholkulariak, eta, AINen aldetik, proiektuaren koordinatzaile Maite Abendañok.
Juan Ignacio de Aristeguik (Intermalta) eta Ainhoa Buñuelek (Rockwool Peninsular) bat egin zuten mahai inguruarekin, eta prebentzio kulturaren eta haren esperientzien garapenean kontuan hartu beharreko hainbat alderdiri buruz hitz egin zuten. Itxieran, Acciona Energiako Health & Safety Manager Eloy Jauregui birtualki agertu zen, eta beraiek garatu duten Think Safe proiektua aurkeztu zuen.
Programan parte hartu zutenek Nafarroako Enplegu Zerbitzua eta Nafarroako Industriaren Elkartea animatu zituzten “Bultzatu prebentzio kultura” programak segida izan dezan eta esperientzia hori beste enpresa batzuetara zabal dezaten hurrengo edizioetan.
Proiektuaren balantzea
Osarteneko Aholkularitza eta Prestakuntza Sailak lan, trebakuntza eta coaching saioak dinamizatzen lagundu du proiektu honetan. "Bultzatu prebentzio kultura” proiektuari esker, parte hartzaileek tresnak eta trebetasunak bereganatu dituzte beren erakundeei nahi duten prebentzio kultura lortzeko helburuak eta ibilbide orria ezartzen laguntzeko”, adierazi du Igor Lopez Osarteneko prebentzio kulturako aholkulariak. “Esperientzia oso positiboa izan da. Parte hartzen duten pertsonek eta enpresek argi dute laneko segurtasunak eta osasunak duten garrantzia, eta nork bere burua zaintzen eta besteak zaintzen lagunduko duen prebentzio kultura garatzearen aldeko apustua egiten dute”.
Lankidetza hori 2021etik Nafarroako Industriaren Elkartearen eta Osarten Koop. E.ren artean dagoen harremanaren emaitza da.