Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
Aitortza kooperatibismoaren bultzadan 50 urte egin dituztenei
Ekitaldi hau Kooperatiben Kontseiluak 2018an egin zuen lehen omenaldiaren jarraipena da, orduan 50 urte beteta zituzten 60 bat enpresa kooperatibori egindako ibilbidea aitortu baitzitzaien.
Patxi Olabarria, Kooperatiben Kontseiluko presidentea: “Kooperatibak aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalerako benetako motorra dira"
Bost urte hauetan euskal ekonomiarentzat ondare garrantzitsua duten enpresa kooperatibo gehiago batu dira, eta kooperatiba horiek izango dira gaur, 12:00etan, Euskalduna Jauregian egingo den ekitaldiko protagonistak, horiei egingo baitzaie omenaldia, merezita.
Ekitaldia da Kooperatiben Kontseiluak mugimendu kooperatiboaren aitortza soziala handitzeko duen konpromisoaren froga, gure herriaren garapenari egiten dion ekarpenagatik aitortza sozial handiagoa behar duela uste baitu. “Kooperatibak aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalerako benetako motorra dira. Mundu honetan, non desberdintasunak gero eta gehiago diren, kooperatibek erakusten digute badagoela aberastasuna modu bidezkoagoan banatzerik, pertsonak beren jardueraren erdigunean jarriz”, adierazi du Patxi Olaberria Kooperatiben Kontseiluko presidenteak.
Enpresa kooperatiboak
Ostegun honetan aitortza jasoko duten enpresa kooperatiboak askotariko sektorekoak dira, industriakoak zein garraiokoak, baita nekazaritzakoak eta hezkuntzakoak ere, eta hiru lurraldeetan dute ordezkaritza.
Aniztasun horrek garbi uzten du edozein sektore gara daitekeela kooperatibaren figura juridikoaren pean.
Ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo da, Bilbon, eta Mikel Torres Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua egon da bertan, baita Euskadiko beste agintari eta kooperatiba eta enpresa munduko beste ordezkari batzuk ere.
"Cooperar para competir: la clave de la evolución social” izeneko hitzaldia emango du Juan Luis Arsuaga paleontologo ezagunak
Errekonozimendu horren osagarri, Juan Luis Arsuaga paleontologo ezagunak hitzaldi bat emango du, non bere ikuspegia azalduko baitu; izan ere, haren ustez, lankidetza ez da soilik giza balio bat, gure bilakaera eta gizateriaren historia ulertzeko funtsezko gako bat ere bada.
"Cooperar para competir: la clave de la evolución social” izeneko hitzaldia emango du, eta bertan lankidetzaz gogoeta egitera gonbidatuko gaitu, nola lankidetzak kooperatibismoaren iragana, oraina eta etorkizuna bultzatu duen ikusteko.