Abian da TEP programaren hirugarren edizioa, Leartiker-ek eta Lea Artibai ikastetxeak sustatuta

Fase teorikoa bukatu ostean 3. edizioko ikasleek lanean dihardute 7 hilabeteko lan-praktikak egiten enpresa ezberdinetan. TEP programaren bigarren edizioan ikasleen %70ak lanpostu bat lortu zuen programa bukatu bezain laister, eta datu hori %85era iritsi zen sei hilabete pasa ondoren.
Card image cap
2018/02/20

 Technology Entrepreneurship Program TEP mundu mailan polimeroen teknologiarekin lotutako teknologia eta ekintzailetza gaitasunak garatzera bideratutako trebakuntza programa bakarra da. Leartiker E. Koop. eta Lea Artibai Ikastetxeak (Markina-Xemein) sustatzen duten eta Europako Gizarte Funtsak (EGF) finantzatzen duen nazioarteko programa berritzaile honen hirugarren edizioa abian da, hainbat berrikuntzarekin.

TEP programaren hirugarren edizio hau orain arteko ugariena eta nazioartekoena da: hamar partehartzaile guztira, horietako lau nazioartekoak, Estatu Batuak, Mexiko eta Frantziatik etorriak.

TEP programaren hirugarren edizio hau orain arteko ugariena eta nazioartekoena da

Parte hartzaileek euren burua profesionalki garatzeko aukera dute programarekin bat egin duten enpresa ezberdinetan egiten dituzten zazpi hilabeteko praktikaldien bidez. Azpimarratzekoa da, orain arte programan parte hartu duten enpresek errepikatu egiten dutela, eta edizio honetan gainera, bi enpresa berri ere batu direla. Berrikuntza moduan eta enpresek eskatuta, Lean Manufacturing ekoizpen ereduarekin erlazionatutako aste beteko prestakuntza saio teoriko bat ere gehitu da aurten. Enpresek programa honekin duten harreman estuaren adierazle da hau, eta parte hartzaileen prestakuntzan interesa dutela adierazten du modu argian.

Harreman hau eta parte hartzaileek jasotzen duten prestakuntza dira programa honen laneratze datuak oso onak izatearen arrazoietako bat. Izan ere, TEP programaren bigarren edizioko parte hartzaileen %70ak lana lortu zuen programa bukatu bezain laister, eta datu hori %85era arte iritsi zen sei hilabete pasa ondoren.

Hirugarren edizioko fase teorikoaren bukaera

TEP bi fasetan banatzen da; hasierako fase teorikoa eta enpresetan egiten den praktikaldi fasea. Urriaren 9an hasi zen edizio berri honetako parte hartzaileek fase teorikoari amaiera eman zioten pasa den abenduaren 11n, guztira Polimeroen Teknologia eta Ekintzailetzaren inguruko 132 orduko formakuntza jaso zutelarik.

Fase teoriko honi amaiera emateko, parte hartzaileak TEP Challenge erronkan lehiatu ziren lehen aldiz; hau ere hirugarren edizio honetan sartutako berrikuntza bat. Horrela, parte hartzaileek fase teorikoan landutako gaiekin erlazionatutako erronka bati erantzuna eman behar izan zioten 24 orduren barruan, talde lanean oinarrituz eta ikasitako guztia praktikan jarriz.

TEP programaren bigarren edizioko parte hartzaileen %70ak lana lortu zuen programa bukatu bezain laister, eta datu hori %85era arte iritsi zen sei hilabete pasa ondoren.

Momentu honetan 10 partehartzaileak Internship Fasean murgilduta daude jada, eta gogotsu hasi dira Maier Group, Cikautxo Group edo EDAI bezalako enpresetan lanean.

Bigarren fase honek garrantzi berezia dauka nazioarteko parte hartzaileentzako, izan ere TEP programak ikasle hauek proiektuan parte hartzen duten enpresetako batzuk atzerrian dituzten lantegietan laneratzeko helburua betetzen ere laguntzen du, esaterako Cikautxo edo Maierrek Mexikon dituzten lantegietan. Aurreko edizioan gertatu zen, eta aurtengoan ere errepikatzea espero da.

_________________________

Ajay Vijay Suryanvashi,
TEP programaren bigarren edizioko ikasle ohia

 “Mumbaiko Teknologia Institutu Indioko Ingeniaritza Biomedikoan doktorea naiz. TEP programak arlo biomedikoko polimeroetan oinarritutako produktuen garapenean esperientzia praktikoa eta ezagutza teorikoak jasotzeko aukera paregabea eskaini zidan. TEP programak Polimeroen Teknologia eta Ekintzailetza arloko ezagutzaren eta proiektu industrialen bidezko gaitasun praktikoen garapenaren arteko konbinazio paregabea eskaintzen duela irmoki sinisten dut
_______________________________________________________________

Leartiker Koop. Elkartea

1996an Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxeko hezkuntza planaren euskarri bat bezala jaio zen Leartiker eta azken bi hamarkadetan erabat gaitutako ikertzaile-talde propioa duen eta bezeroari zerbitzu integrala eskaintzen dion erreferentziazko Zentro Teknologikoan bihurtu da Polimeroen eta Elikagaien Teknologian. Euskadiko I+G+B zentro garrantzitsuenak biltzen dituen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) Zentro Teknologiko Sektorial izendapena jaso berri du 2016an.

Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibai Berrikuntza Guneko egoitzatik, Leartikerrek 200 enpresa baino gehiagori ematen dio zerbitzua Polimero eta Elikagai Teknologian, produktu berrien garapenean lagunduz, aholkularitza zerbitzua emanez eta negozio aukera berriak bilatu eta produktuen hobekuntza eta dibertsifikazioan lagunduz. Gainera, Europa eta Estatu Batuetan garatzen diren nazioarteko hainbat proiektutan ere parte hartzen du eta hainbat patenteren jabegoa du. Momentu honetan, Leartikerren lankidetza sareko kide dira, Mondragon Fundazioa, EIKA, Kautenik, BATZ, Cikautxo, Maier, Eroski eta Auzo-lagun.

Automoziorako moduluak eta sistemak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Egosketa elektrikorako irtenbideak

Irakaskuntza teknikoa

Erreferentea Automoziorako dekorazioan eta piezen konplexutasun funtzionalean.

Zentro teknologikoa, Elikagaien Teknologian eta Polimeroetan espezializatua.