Abian da Harrobia: Mondragon Unibertsitateko ikasleek dagoeneko izena eman dezakete proiektuetan

MONDRAGON Korporazioak talentu gaztea erakartzeko eta garatzeko duen estrategiaren baitan, gaur ofizialki abiatu da Harrobia programa, ATEAK ekimenaren barruan kokatzen den DUAL proiektuen eta gradu amaierako lanen egitasmo berria. Programa hau MONDRAGONeko 24 kooperatibaren parte-hartzearekin sustatu da, eta Mondragon Unibertsitateko ikasleei aukera eskaintzen die lehen urrats profesionala kooperatibetan bizitzeko, 100 proiektu baino gehiago eskuragarri jarrita.
Card image cap
MONDRAGON Tribialean parte hartu duen talde bat.
2026/05/05

Kooperatiben apustua eta proiektuetarako primiziazko sarbidea

Gainera, aurten berrikuntza nagusi bat dago: ikasleek primizian izango dute proiektuak ezagutzeko aukera, ohikoa baino hilabete lehenago. Esleipen ofiziala ekainean egingo bada ere, MONDRAGONeko kooperatibek apustu irmoa egiten dute Mondragon Unibertsitateko ikasleekin, eta horren emaitza da Harrobia programa.

Harrobiak helburu argia du: ikasleek euren prestakuntza akademikoa benetako proiektuetan aplikatzea, sektore ezberdinetako erreferente diren kooperatibetan integratuz. Proiektuek ikasleen interes eta beharretara egokitutako diseinua dute, eta modu erakargarrian aurkezten zaizkie.

Aurten berrikuntza nagusi bat dago: ikasleek primizian izango dute proiektuak ezagutzeko aukera, ohikoa baino hilabete lehenago.

55250866063_b0b747a95d_k.jpg

Ikaskuntza praktikoa, mentoretza eta MONDRAGON ekosistemara sarbidea

Programak egitura sendoa du, izan ere, kooperatibetan mentoreak formatuko dira, une oro bermatu nahi baita ikasleen ikasketa-prozesua kalitatezkoa eta eraginkorra izatea, eta baita kooperatibetan daukaten integrazioa modu egokian ematea ere. Horrez gain, urtean zehar 5 saio egingo dira, zeintzuen helburu behinekoena izango den Harrobia programa MONDRAGON ekosistemaren barruan esperientzia partekatu eta jarraitu gisa kokatzea, eta ez ekimen isolatu gisa.

MONDRAGON Tribiala: esperientzia pilotu interaktiboa

Programaren abiaraztea MONDRAGON Tribiala dinamika bereziarekin egin da gaur, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lau ingeniaritza titulaziotan (Ingeniaritza Mekanikoan, Ingeniaritza Mekatronikoan, Ingeniaritza Informatikoan eta Industria Elektronikako Ingeniaritzan), 200 ikasleren parte-hartzearekin egindako proba pilotuan. Jokoan oinarritutako esperientzia interaktiboa izan da, non ikasleak “giza fitxa” bihurtu eta erabakiak hartuta parte hartu duten, MONDRAGONen errealitatea eta proiektu aukerak modu dinamikoan ezagutuz.

Ekitaldiaren ostean, parte-hartzaileek plataformarako sarbidea jaso dute, eta bertan eskuragarri daude jada Harrobia programako proiektu guztiak. Hemendik aurrera, ikasleek aukera izango dute proiektuak xehetasunez aztertzeko, kooperatibak ezagutzeko eta euren interesekin bat datozen aukerak hautatzeko.

55251120280_5e8cdbe662_k.jpg

55251120265_fd0d903d9c_k.jpg

Horrela, gaurtik aurrera, Mondragon Unibertsitateko ikasleek ofizialki eman dezakete izena Harrobia programako proiektuetan, euren ibilbide profesionalari hasiera emateko lehen pausoa emanez.

Harrobiaren webgunea eskuragarri dago informazioan sakontzeko: https://www.mondragon-corporation.com/people/eu/ikasleentzako-aukerak/harrobia/

Honakoak dira egitasmoa babestu eta parte hartzen duten kooperatibak: LKS Next, Copreci, Eroski, Ideko, Soraluce, Danobat, Orbea, Dikar, Urola, Kide, Onneragroup, Lana, Erreka, Laboral Kutxa, Leartiker, Fagor Automation, Ondoan, Cikautxo, Mondragon Assembly, Abantail, Ikerlan, Fagor Ederlan eta Orbik.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Mondragon Unibertsitateko ingenieritza fakultatea