Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
Abian da Gazte Got Talent lehiaketa
Mondragon Unibertsitateak antolatuta, bigarren batxilergoko eta goi mailako zikloetako bigarren mailako ikasleei dago zuzenduta.
Gazte Got Talent enpresen mundua gustuko duten gazteentzat ideia lehiaketa kontzeptu berri bat da. Helburua, benetako enpresen erronkei irtenbidea aurkitzeko ideiak sortzea da, hala, zure gaitasuna eta gainontzekoak konbentzitzeko ahalmena frogan jartzeko.
Ekimena Oñatiko Enpresagintza fakultatean ospatuko da martxoaren 17an eta Donostiako Tabakaleran, martxoaren 24an.
Mondragon Unibertsitateak gazteak parte hartzera animatzen ditu, eta horretarako hauek dira jarraitu behar dituzten pausuak:
- 3 edo lau pertsonako talde bat osatu eta izena eman.
- Ebatzi nahi duten erronka mota aukeratu. Honetan informazioa webgunean dago: http://gaztegotalent.com/
- Taldearekin aurkeztu Gazte Got Talent jardunaldian.
- Saria: Bartzelona edo Madrilen asteburuko egonaldia, kontzerturako sarrerekin.
