Irakurriena
- 1. Arizmendiarrieta Gunea zabalik da Otaloran
- 2. Eroski Taldeak 17,8 milioi euroko emaitza positiboa izan du 2026ko lehen hiruhilekoan
- 3. LKS Next-ek 85 milioi euroko langa gainditu du 2025ean eta % 19ko bilakaera izan du 2026ko hasieran
- 4. "Kooperatibismoari kontakizuna falta zaio. Ez istorio faltagatik, baizik eta kodeak ez direlako gaur egungoekin bat etortzen"
- 5. Batzek 69 milioi euroko finantzaketa sindikatua itxi du 2032ra arteko hazkundea sustatzeko
- 6. MONDRAGONek 11.322 milioiko salmentak lortu zituen 2025ean, eta 1.346 enplegu berri sortu
"62 kooperatibetan ezarri dira LagunAro, EPSVk hartutako neurri bereziak, 9.000 pertsona baino gehiagori eraginez"
LagunAro, EPSVren Ohiko Batzar Orokorra 2020ko uztailaren 8an egin zen, baliabide telematikoen bidez. 500 pertsonak baino gehiagok jarraitu zituzten Luis Mari Ugartek eta Jose Antonio Alustizak, hurrenez hurren, erakundearen zuzendari eta lehendakariak, azaldutako txostenak eta proposamenak.
Batzar Nagusiak berretsi egin zituen Kontseilu Errektoreak Covid-19ren ondorioak arintzeko urjentziaz hartu zituen neurriak. Zehazki, Egutegi Mugikorreko estaldura bat onetsi zen, Enplegurako Laguntzaren prestazioaren barruan, COVID-19arekin lotuta.
Kooperatiben erantzun positiboa
Luis Mari Ugartek nabarmendu duenez, 62 kooperatibek hartu dituzte LagunAro, EPSVk hartutako aparteko neurriak, eta 9.000 langile baino gehiagotan du eragina.
Gure kooperatiben bilakaerari dagokionez, "kooperatibek apirilean galdutako orduak %46 izan ziren, eta maiatzean %28ra jaitsi da. Alde horretatik, berri ona da gure kooperatibak pixkanaka jarduera berreskuratzen ari direla".