Irakurriena
- 1. LagunAroren Batzar Nagusia: 2025 ekitaldi bikaina; 2026 zalantzati hasi da testuinguru ekonomikoan
- 2. 24. Korrika MONDRAGONen
- 3. Bost hamarkada hezkuntzaren abangoardian
- 4. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 5. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 6. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
2025 urtekaria: urte berezia iruditan
Donald Trump AEBko 47. presidentea bihurtu zen 2025eko urtarrilaren 20tik aurrera. Izendapen horrek munduko jardun politiko, ekonomiko eta soziala markatu zuen. Trumpen iritsierak, Ukrainako gerrak eta Gazako inbasioak eragindako lurrikarak markatu dute agenda globala, baita MONDRAGONeko kooperatiben agenda ere.
Kooperatiben esparruan, MONDRAGON Korporazioak 2025-2028 aldirako politika sozio-enpresariala jarri zuen abian, “lidergo-posizioak lortzeko erronkarekin, aldaketekin lehiakorragoak, kooperatiboagoak eta arinagoak izanik, gizartea eraldatzeko funtsezko eragile izateko”. Kooperatibek eta Korporazioak berak ere aurrera egiten dute lau ardatz estrategikoetan sakonduz: konpromisoa eta nortasun kooperatiboa, etorkizuna daukaten negozioak, irekiera eta inpaktu soziala, eta interkooperazioa.


Urtekaria oso modu grafikoan dator, eta MONDRAGONeko kooperatibek gidatutako lankidetza, iraunkortasun eta garapen ekonomikoko ekimenei ere balioa ematen die.

Txosten hori dagoeneko eskuragarri dago formatu digitalean, eta sarbidea ematen du, bai albiste bakoitzaren bertsio zabalago batera (tulankide.com-en), eta baita 2025ean argitaratutako lau zenbakien PDF formatuko bertsioetara ere.
