Irakurriena
- 1. Pello Rodriguezek "enpresa egiteko beste modu bat" aldarrikatu du BANG à BIG 2026 ekitaldian
- 2. "Elektrifikazioak, kostuen gaineko presioak eta jasangarritasunak berrasmatzera behartzen gaituzte"
- 3. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 4. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 5. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 6. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
2022 iruditan
2022an Ukrainako gerrak bete ditu informatiboetako minutu gehienak, baina ez dira gutxi izan energiaren prezioaren igoera ikusgarriaren ingurukoak, inflazio zakarrari buruzko titularrak edo munduko ekonomiaren bilakaerari buruzko aurreikuspen negatiboak. Gure kooperatiben eremuan gehien aipatu den albistea Oronak eta Ulmak MONDRAGONeko kooperatiba kide izateari uzteko erabakia izan da; abenduaren 16an egindako ezohiko batzar orokorretan hartu zuten erabakia. Data hori MONDRAGONen historiaren parte da.
MONDRAGONeko kooperatiben inguruan beste zenbait gauza ere gertatu dira, laburpen formatuan, txosten honetan bildu ditugunak, 20 argazki 22ko jarduera laburtzeko.
Horiekin batera, bukatu berri den ekitaldian aktualitatea izan diren ahotsak eta testigantzak ere jaso ditugu; 10 pertsonen hitzetan jarrita.
Eta amaieran, kooperatiben aktualitatearen ispilu izan diren aldizkariaren, webgunearen eta sare sozialetako datuen errepasoa ere egiten da.
Begirada azkar batean, 2022ak eman duena errepasatzeko parada!


