Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.
Irakurriena
- 1. Enpresen lehiakortasun globalean Txinak duen eragina, MONDRAGONen Pertsonen Kudeaketarako XVI. Foroaren ardatza
- 2. BATZek WEC enpresa aeroespazialaren %60a erostea onartu du Ezohiko Batzarrean
- 3. Ategi, 2026ko Gipuzkoako Zerbitzu Enpresa gisa aitortua
- 4. Berdintasuna, MONDRAGONeko kooperatiben izatean
- 5. C'Mon Guys, BKI BOX eta NCLIC Shakespeare txapeldun FLL Euskadi-MONDRAGONen
- 6. Laboral Kutxak 305 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2025ean
“Impulso Emprendedor”-en aurtengo edizioa abian da startup berritzaileen merkaturatzea bultzatzeko
MONDRAGON Venturesek aurten ere parte hartuko du “Impulso Emprendedor” programan; Nafarroako Gobernuak sustatzen du ekimena CEINen (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren) bidez, eta bere hamalaugarren edizioa zabalik dago dagoeneko startup berritzaileen merkaturatzea sustatzeko helburuarekin.
Ekimenak hazkunde-potentzial handiko 10 enpresa-proiektu hautatzeko aukera emango du gehienez. Proiektu horiek azelerazio, mentoretza eta laguntza ekonomikoa uztartzen dituen programa integral batera batuko dira, euren estrategia komertziala indartzeko eta merkatuan garapena errazteko.
MONDRAGONek, MONDRAGON Venturesen bidez, programan parte hartzen du enpresa mentore gisa beste erreferentziazko konpainiekin batera, bere esperientzia, ezagutza eta ikuspegi enpresariala eskainiz ekintzaileei euren proiektuen garapenean laguntzeko.
“‘Impulso Emprendedor’ programan parte hartzeak aukera ematen digu potentzial handiko proiektu berritzaileekin konektatzeko eta haien garapenean lehenengo faseetatik laguntzeko. Halako ekimenek enpresen eta ekintzailetza-ekosistemaren arteko lankidetza indartzen dute, negozio-aukera berriak sortzea erraztuz”
Manu Ayerdi, MONDRAGONen Sustapen eta Negozio Berrien zuzendari korporatiboa.
Startupen garapenerako laguntza integrala
Programa edozein sektoretako startupei zuzenduta dago, baldin eta produktu edo zerbitzu berritzailea, negozio-eredu definitua eta hazkunde-potentzial handia badute, eta jarduera Nafarroan kokatzen bada.
Hautatutako ekimenek laguntza espezializatua jasoko dute beren estrategia komertziala definitu eta profesionalizatzeko, salmentak garapen enpresarialaren ardatz nagusi gisa integratuz.
Hautaketa-prozesua bi fasetan egingo da. Lehenengo fasean, gehienez 20 proiektu hautatuko dira, eta ondoren ekintzaileek proposamenak aurkeztuko dituzte CEINek eta enpresa mentoreek osatutako epaimahai baten aurrean. Prozesu horretatik, programa osoan parte hartuko duten 10 startup aukeratuko dira.
Sariak eta finantzaketa
Deialdiak guztira 64.000 euroko sariak aurreikusten ditu, enpresa mentoreek finantzatuak erabat, eta hiru saritan banatuko dira: 34.000, 20.000 eta 10.000 euro, parte hartzen duten startupen emaitzen arabera.
Gainera, hiru ekimen irabazleek gehienez 100.000 euroko mailegu partizipatiboa eskuratu ahal izango dute, kasu honetan Sodena erakundeak emana, sustatzaileek kapital-ekarpenik egin beharrik gabe.
Laguntza osagarri gisa, parte hartzen duten startupek sei hilabetez CEINeko inkubagailuak erabili ahal izango dituzte, eta bertako laguntza-, mentoretza- eta nazioartekotze-jardueretarako sarbidea izango dute.
Izena emateko epea
Interesa duten ekintzaileek apirilaren 12ra arte aurkeztu ahal izango dute beren hautagaitza, CEINen webgunean gaituta dagoen formularioaren bidez.
MONDRAGONez gain, enpresa mentore gisa parte hartzen dute Caja Rural de Navarra, Cinfa, Grupo Enhol, MTorres, Salinas de Navarra, Viscofan eta Zabala Innovation Consulting enpresek, ekintzailetza berritzailea sustatzera bideratutako lankidetza publiko-pribatuko eredua sendotuz.
Ekimen honetan parte hartzearekin, MONDRAGON Venturesek indartu egiten du jarduera enpresarial berriak sustatzeko, ekintzailetza-ekosistemarekin lankidetzan aritzeko eta garapen ekonomiko jasangarrirako aukerak sortzeko duen konpromisoa.