Irakurriena
- 1. Aliantza estrategikoa egin du Fagor Ederlan Groupek Duoli Automotive Technology txinatarrarekin
- 2. Ekintzailetzaren erronka, gai nagusi TU Lankideren zenbaki berrian
- 3. Batzar Nagusiak, komunikazioa eta elkarlana indartzeko espazio
- 4. Datorren ikasturterako irakasle bila ari da Arizmendi Ikastola
- 5. MONDRAGONek partaidetza estrategikoa sendotu du South Summit Madrid 2025 programan
- 6. Nerea Aranguren: “Konfidantza sortu, nor garen egiaz kontatu eta gazteei egitasmo humanistak eskaini behar dizkiegu”
"Balioak belaunaldi berriei transmititzea funtsezkoa da"
Lehendakariak eta bazkide gaztearen arteko elkarrizketak titular hauek eman ditu, besteak beste:
Cristina Etxegoien:
- Errekak egin duen ibilbide honetan dibertsifikazioak bereizten gaitu. Gauzak egiteko era bihurtu da.
- Kooperatiban ditugun eta datozen gazteen profesionaltasuna eta gaitasunari esker, seguru nago Errekak beste 60 urte ere beteko dituela.
Estrategia partekatua izan da, langile guztion artean, eta horrek plus bat ematen dio.
Jon Fernandez:
- Errekak azken urteotan gazteekiko erakutsi duen estrategia jartzen dut balioan.
Etorkizuna bermatzeko, ezinbestekoa da transmisioa, baloreen transmisioa, belaunaldiz-belaunaldi.
60 urteko ibilbidea
Antzuola, Bergara, Mexiko, Txekiar Errepublika eta Txinan egoitza duen Erreka kooperatibak 60. urteurrena ospatuko du urtea amaitu baino lehen. Ekitaldi nagusia azaroan izango da, eta enpresak bere inguruarekin duen harremana, kooperatiba osatzen duten emakume eta gizonekin duen konpromisoa, eta 2021-2024 plan estrategikoaren markoan dauden etorkizuneko proiektuak balioetsiko ditu.
Proiektu horien baitan egongo da berrikuntza, eta soluzioen, sektoreen eta merkatuen dibertsifikazioa:
- Enpresak “biotech” sektoreko enpresa eta zentro teknologikoekin duen ezagutza eta lankidetza indartuko ditu.
- Erreka sarbideak kudeatzeko plataforma globalak garatzen ari da hainbat ekosistematan.
- Torlojugintzaren jatorrizko jarduerak, aurrerapen teknologikoekin, adimendun finkatze-soluzioetara, lotura kritikoetara, eta aeronautika, eolika, meatzaritza eta bide-azpiegiturak bezalako sektoreetara eboluzionatu du.
- Eraikinen (ospitale-sektorea) eta etxebizitzen barruan pertsonen mugikortasuna kudeatzeko eta errazteko soluzio adimendunen garapena bizkortzen ari da. Mugikortasun-mugak dituzten pertsonak zaintzearen aldeko apustu garbia.
Gaur egun, Errekak berrikuntza, jasangarritasuna, errentagarritasun, konpromisoa, kalitatezko enplegua, lehiakortasuna, gizarte erantzukizuna eta denboretara egokitzeko modua esan nahi du. Jarduten duen merkatu guztietan identitatea aitortzen zaion enpresa bat da, lidergo-maila handia duena. Eta etorkizunari begira, 60. urtebetetzea ospatuko du azaroan Antzuolako ekoizpen lantegian, konpainiaren egoitza nagusian, egingo den ekitaldian.
Gaur egungo Errekaren datuak hauek dira: 60 milioi eurotako salmentak, 3000 bezero baino gehiago, salmentak 50 herrialde ezberdinetan. Eta 450 lanpostu baino gehiago.