Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
“Bezero berriekin ari gara lanean, beraz, ilusioz eta gogotsu ikusten dugu etorkizuna”
Hernanikoa izatez, orain dela sei urte inguru hasi zen Errekan lanean. Kooperatiban, lanpostu ezberdinetan egin du lana eta azken bost urteak Txekiako plantan dihardu, plantako prozesu eta produkzio arduradun bezala.
Deskribatu Errekako negozioa Txekian: produktua, merkatua,...
Txekiako plantan automozio industriarako plastikozko piezak fabrikatzen ditugu. Pieza funtzionalak dira, prezisiokoak, adibidez ateetako zerrailetan dauden plastikozko piezak.
Planta hau orain dela hamaika urte ireki zen, hasieran nahiko proiekzio gutxiekin baina azken bost urteotan produkzioa lau aldiz biderkatu dugu. Gaur egun 45 langile gara eta erronka eta ilusioz beteriko proiektua dugu; modu berean oso zorrotza den proiektua, hainbat aspektuk baldintzatuta: automatizazioa, efizientzia... Gainera gero eta pieza konplexuagoak fabrikatzen ditugu eta logistika arloa ere gero eta konplexuagoa da, gure piezak mundu osora bidaltzen baititugu: Txina, Errusia, Alemania, Polonia, Espainia, Brasil, Mexiko… Nahiz eta portzentaje handiena Eslovakiara bidaltzen dugun.
Eta aurrera begira, nola aurreikusten duzue etorkizuna?
Automozio sektoreko enpresa gehienek bezala merkatuaren beherakada nabaritu dugu, baina bezero berriekin ari gara lanean eta horrek erronka eta proiektu berrietan sartzeko aukera interesgarriak planteatzen digu. Beraz, aurreikuspena positiboa da.
Horrez gain, plastikoaren sektorean, produktu berriak sortu ahal izateko moldeen zailtasuna areagotzen doa, eta honekin batera automatizazio fidagarri eta sendoen beharrak beti teknologia berrien bila egotera behartzen gaitu; hau da, buru hausteak ez zaizkigu falta.
Eta zer moduz moldatzen zara? Zer moduz atzerriko esperientzia?
Esan bezala bost urte daramazkit lanean Errekak Olomouc hirian duen filial honetan. Esperientzia guztiek bezala alde onak eta txarrak izan ditut, momentu zailak eta hobeak bizi izan ditut. Baina guztietatik, hemen ezagutu ditudan pertsona zintzoekin geratzen naiz.
Zenbatero etortzen zara etxera? Noiz arte egongo zara Txekian?
Azkenaldian, lanaren exijentzia mailak ez dit asko utzi etxera joaten. Baina beti ahalegintzen naiz hilabete edo bi hilean behin joaten. Eta etxekoekin harremana gehien bat mugikorreko “chat” aplikazioekin mantentzen dut, eta astean behin gutxienez hitz egiten du etxekoekin.
Esan bezala bost urte daramazkit atzerrian eta bueltatzeko data finkorik ez daukat buruan. Hasiera batean urtebeterako etorri nintzen eta bost urte igaro dira. Denborak esango du nori arte izango naizen hemen!