Irakurriena
- 1. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 2. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
- 3. Cocoon bioteknologikoak lantoki berria inauguratu du proteina birkonbinatuak ekoizteko
- 4. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira
- 5. Abian da 2024-2025 ikasturtea Mondragon Unibertsitatean
- 6. Lortek zentro teknologikoko zuzendaritzatik Eusko Jaurlaritzara
- 7. Pedro Sanchezek MONDRAGONen Kunshan Parkea bisitatu du, Txinan
- 8. MONDRAGONeko kooperatibak protagonista, gizartearen erronkei erantzunak ematen
- 9. Pello Rodriguezen gidaritzapean lehenengo bilera egin du Kontseilu Orokorrak
- 10. Mundukideko kooperanteen Topaketa Arantzazun
2016an ekonomia %2,6 igotzea aurreikusten da EAEn eta %2,7 Nafarroan
Txostenaren aurkezpenean egon dira Joseba Madariaga, Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendaria eta Xabier Egibar, Laboral Kutxako Negozio Garapenerako zuzendaria.
Langabezia tasak murrizten ari dira pixkanaka, krisialdi luzean zehar izandako igoeraren ondoren. Halare, urruti daude oraindik onartzeko moduko balioetatik.
Aurkeztu diren datuak kontuan hartuta, 2015. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,8 egin zuen gora. Hazkunde-tasa hori pixka bat txikiagoa izan da Nafarroako Foru Erkidegokoa eta Estatukoa baino: horiek % 2,9 eta % 3,2 hazi ziren, hurrenez hurren.
Aurrekoaren ondorioz, lan-merkatuaren bilakaerak inflexio-puntu bat izan zuen iaz hiru eremuotan; izan ere, EAEn enplegua % 1,3 hazi zen, Nafarroan % 0,7 eta Estatuan % 3.
Magnituderik eraginkorrena, langabezia-tasa, % 14,8koa izan zen EAEn, 2015an baino puntu bat eta erdi txikiagoa. Foru Erkidegoan, berriz, langabezia % 13,8ra jaitsi zen, eta Espainian, % 22,1era.
Eskaintzaren ikuspegitik, azpimarratzekoa da azken urteotan lehen aldiz sektore guztiek emaitza positiboak izan zituela 2015ean, EAEko eraikuntzak izan ezik, hazkunde-tasa nulua izan baitzuen.
2015-2016rako aurreikuspenak
2013an hasitako susperraldia indartu egin zen 2015ean, eta aurten ere indartsu jarraituko du. Susperraldi horren eragileak era askotakoak izan dira, horietako batzuk egiturazkoak (ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea barne-debaluazioari esker eta Euroguneko finantza-fragmentazioa zuzentzea) eta beste batzuk iragankorrak (finantza-politika hedakorra eta lehengaien eta petrolioaren prezioen jaitsiera).
Hori guztia nazioarteko zalantzazko ingurune batean gertatu da, Erreserba Federalaren jokaera, Txinako ekonomiaren desazelerazioa eta Europako arazo politikoekin lotutako ziurgabetasuna direla-eta.
Aipatutako faktoreek eragindako hazkunde-faseak jarraipena izango du 2016an; halere, hazkunde-tasa apalagoetara hurbilduko gara pixkanaka, eragile horien bultzadaren indarra ahulduz doan heinean.
Edonola ere, nabarmendu nahi dugu arriskuak gure mugez haragotik datozkigula eta izaera politikoa dutela. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Brexitak ziurgabetasun handiko aroa irekiko duela europar proiektuan.
Dena dela, 2016rako gure hazkunde-aurreikuspenak arrazoizkoak dira: % 2,6 EAEn eta % 2,7 Nafarroan. Esan beharra dago aurreikuspen horiek egiteko aintzat hartu ditugun datuak Brexitaren aurrekoak direla; beraz, prozesu horrek sorraraziko duen ziurgabetasunak beheranzko koska bat eragin lezake aurreikuspenetan, une horretan koska horren zenbatekoa zehazterik ez badago ere..
Nahiz eta kopuru horiek Europako estandarrekin bateratzeko aurrerapen nabarmenak bermatu, gogora ekarri behar dugu arreta jartzeko moduko desorekak daudela oraindik. Horietako batzuk epe laburrekoak dira, hala nola langabezia-tasa handia eta ekonomiaren desapalankatze-prozesua. Beste batzuk, berriz, epe ertainekoak dira, esaterako biztanleria zahartzearen ondorioei aurre egitea.