Irakurriena
- 1. Eskuratu TERNUA produktu sorta
- 2. Abian da Mondragon City Challenge Nazioarteko Lehiaketaren laugarren edizioa
- 3. Lieder Automotive martxan da Borjan
- 4. Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da
- 5. NanoSPharm jaio da, sektore biomedikoko enpresa berria, MONDRAGONen eta i+Meden arteko aliantza kooperatiboaren eskutik
- 6. MONDRAGON Hospitalityko lau kooperatibak parte hartu dute Ibis Styles Zumaia-Zestoa hotelean
20 urteko bidea lagunartean ospatuko du MUniversitas aldizkariak
2005ean sortu zenetik, lau hilean behin unibertsitatea osatzen duten ikasle, familia, irakasle, ikertzaile eta bidelagunen berri ematen du aldizkariak. Urtean hiru alditan 8.500 pertsonek etxean, lantokian… jasotzen dute Mondragon Unibertsitateak urtez urte bizi duen garapen erraldoiaren berri, aldizkari hau delako unibertsitatearen ibilbidearen lekuko pribilegiatua.
2005ean sortu zenetik, lau hilean behin unibertsitatea osatzen duten ikasle, familia, irakasle, ikertzaile eta bidelagunen berri ematen du aldizkariak
Urteurrena gogora ekarri eta aldizkariaren bitartez Mondragon Unibertsitatearen komunitatearen ahots eta lorpenen berri emateko, erakusketa ibiltaria ikusgai izan da Mondragon Unibertsitatearen fakultate guztietan barrena.
Bestalde, urteurrenean propio sortutako www.Muniversitas20urte.eus landing page-ean kuxkuxeatu daiteke unibertsitateko protagonistak izan direnetaz, erdietsitako ikerketaz eta bestelakoetaz.
Eta martxan dauden bestelako ekintzen artean, gaur bertan, arratsaldeko seietatik aurrera MUniversitas aldizkariko protagonista izan diren lagunetako asko IdeiEnean, Humanitate eta Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean, elkartuko dira antolatuko den ekitaldian.