Irakurriena
- 1. Andoni Jimenezek hartu du Tajoren zuzendaritza nagusia
- 2. Gustavo Belizek eta Daniel Innerarityk MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboa ezagutu dute Otaloran
- 3. Arrasateko Olandixo eremuaren berrurbanizazioa
- 4. Eroskik abian jarriko du ‘Rojo con Rosa’, enpresa lidergoaren erronka handiez gogoetatzeko bideopodcast berria
- 5. Silizio Karburoaren alorreko soluzioekin, erdieroaleen merkatuko eskaintza indartu du Fagor Electronicak
- 6. MONDRAGONek etorkizuneko negozioak eta gizarte inpaktua indartzeko estrategia berretsi du aurtengo Kongresuan
20.900€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai Bankuari eta Mundukideri
Covid-19ak eragindako krisia dela eta, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan urtero ospatzen diren hainbat ekintza eta jarduera ezin izan dira aurrera eraman, esate baterako maiatzean ospatzen den fakultateko festa edota langileek uztailean egin ohi duten txango kulturala. Hau dela eta, aurreikusitako aurrekontua xahutu ez denez, bai Ikasle Kontseiluak eta bai langileen Kontseilu Sozialak ere diru hori gobernuz kanpoko erakundeetara bideratzea erabaki dute.
Ikasle Kontseiluak 15.900€ donatu dizkio Mundukide erakundeari. Garapen bidean dauden hegoaldeko herrialdeetan lankidetza proiektuak eramaten ditu aurrera Mundukidek eta MONDRAGON Korporazioko kooperatiben babesa du. Aurtengoan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek ere euren ekarpena egin nahi izan diote Mundukidek garapen bidean dauden herrialdeetan martxan dituen kooperazio edo lankidetza proiektuei.
Kooperatibako langileak ordezkatzen dituen Kontseilu Sozialak, aldiz, 5.000€ko donazioa Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratzea erabaki du. Langileek aukera izan dute hainbat proiekturen artean beraien bozka emateko, eta Elikagaien Bankuak lortu du babes gehien. Honenbestez, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko langileen kolektiboak babesa eman nahi izan dio COVID-19ak sortu duen krisia dela eta kaltetuen izan diren kolektiboei.